Naturarekin bat eginez Umezaintzako ortua martxan da berriro!
Poz handiz iragartzen dugu Umezaintzako ortua martxan dagoela!
Gure guneko txoko berezi hau ez da lur zati bat soilik; Umezaintzako ortua baliabide pedagogiko bikaina da. Ez ditugu soilik barazkiak hazten ikusten, balioak ere ereiten ari gara eta. Ekimen honen bidez, naturarekin kontaktua, ingurugiroa zaintzea eta tokian tokiko produktuen jatorria nondik datorren ulertzea sustatzen dugu.
Oraingo honetan, Umezaintzako 4 eta 5 urteko haurrek letxugak aukeratu dituzte ortua berdez janzteko. Baina lana ez da landaketarekin amaitzen; orain hasten da prozesurik garrantzitsuena eta politena: ureztatu, zaindu eta pazientzia izan beharko dugu naturak bere erritmoa du eta; eguraldiaren zain egon beharko gara, eguzkiak eta euriak beren lana egin dezaten.
