Umezaintzako haurren danborradak alaitasuna eraman du Iturbide egoitzara
Donostia Eguna modu berezian ospatzeko Umezaintzako 4 eta 5 urteko haurrak herriko Iturbide zaharren egoitzara joan gara gaur goizean. Helburua argia zen: festaren magia eta danbor hotsak bertan bizi diren aiton-amonei hurbiltzea. Emaitza, ordea, musika hutsa baino askoz gehiago izan da.
Haurrak sukaldariaren txapela jantzita eta bakoitza bere danbor txikia zintzilik joan gara. Behin egoitzako areto nagusian sartuta, egoiliarrek txalo zaparrada batekin hartu gaituzte. Lau abesti jo ditugu denok elkarrekin eta aiton-amonek danbor hotsaren erritmoa pozez jarraitu dute: San Sebastian martxa, Tatiago, Errealekoa himnoa eta Txispun.
Beste urte batez bi belaunaldien arteko lotura berezia sortu da!
