
San Sebastian eguna ospatu dugu Umezaintzan
Astelehenean, Urtarrilaren 20an, San Sebastian eguna ospatu genuen Umezaintzan. Goizean, 5 urtekoak Iturbide egoitzara joan ginen bertakoekin batera eguna ospatzera. Danbor hotsekin girotu genuen egoitza eta ze gustura hartu gintuzten! Txapelak eta zapiak jantzita, dotore, aritu ginen haur eta nagusiak denak elkarrekin danborrak jotzen.
Arratsaldean aldiz, 4 eta 5 urtekoek guneko txikienei tanborrada emanaldi bat eskaini genien eta Umezaintza ere danbor hotsez bete genuen!
Datorren urtean ere bertan izango gara “GU BETI POZEZ, BETI ALAI!”.