Umezaintza
Gaztainerre eguna Umezaintzan
Udazkenero bezala, Gaztain erre eguna ospatu zuten Umezaintzan. Lan eta lan ibili ziren guneko aitita eta amamak danbolinean gaztaina goxoak erretzen. 3-6 urte bitarteko haurrek berriz eztarriak berotu eta kantu eta dantzekin eskertu zieten bertaratutako aitita eta amamei emandako maitasun guztia. Arratsalde ederra pasa zuten elkarrekin!
Read MoreGaba Baltza: Zer emango zenuke zure arimaren truke?
Xanduli, manduli, kikirriki… eman goxokiak guri! Arimen gaua ospatu genuen pasa den ostegunean Ikastolan. Euskal Herriko ohitura zaharrak berreskuratu nahian, bere jatorria naturan duen ospakizunaz gozatzeko aukera izan zuten gure haurrek. Udako loraldia eta garai argitxuaren ondoren, lurra lotara joaten da eta dena itzali egiten da. Gaba Baltza lurraren lo fasearekin lotuta dago; garai ilunaren…
Read MoreZenbat pisatuko ote du Umezaintzako kalabaza erraldoiak?
Angiozarreko Frantzina baserritik kalabaza erraldoia iritsi da Umezaintzara! Udazkena eta Gaba Baltza proiektuaren bueltan, Mikele eta Martxelek aitita eta amamaren baserritik ekarri dute kalabaza ikastolara. Horren harira apustua egin dute Umezaintzako familia eta haurrekin kalabazaren pisua asmatu nahian. Asmatzen duenarentzat sorpresa txikitxo bat egongo da! Zenbat uste duzue pisatzen duela kalabaza erraldoiak?
Read MoreUdazkenarekin batera hasi gara Naturan Hezten!
Joan den astean gogotsu eman zioten hasiera Arrasateko Uribarri, Santa Teresa, Umezaintza eta Olarte guneetako txikiek Naturan Hezten egitasmoari. Uribarrikoak Erguin gainaldeko eremura joan ziren, Santa Teresakoak Arruena parkera eta Umezaintza eta Olartekoak berriz Santa Barbara parkera. Primerako goiza pasa zuten natur espazioetan! Uribarriko irudiak Santa Teresako irudiak Umezaintzako irudiak Olarteko irudiak
Read MoreMaritxu Kajoi festan murgilduta Arrasateko txikienak
Ostiralean Arrasaten ospatu zen Maritxu Kajoiren bueltan ekintza bereziak antolatu genituen Olarte, Uribarri, Umezaintza eta Santa Teresa guneetan. Batzuk kalera irten ziren Maritxuri abestu eta lora sorta eskaintzera; beste batzuk, ordea, gorbata, lora, pajarita eta eskapularixo dotoreak margotu zituzten guneetan. Festa giro ederrean pasatu zuten ostirala! Uribarri guneko irudiak Santa Teresa guneko irudiak Olarte guneko…
Read MoreMartxan gaude!
Udako oporrak izugarri gozatu ondoren, gogotsu ekin diogu ikasturte berriari! Arizmendi Ikastola osatzen duten 12 guneetan, eta bereziki ikasle txikienak hartzen dituztenetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Familiarizazio egoki baterako, ezinbestekoa da haurraren erritmoa errespetatzea, bere egoera emozionala behatzea eta prozesu honetarako prestatutako ekintzen bidez, eta beharrezkoa den kasuetan, gurasoekin batera, laguntza ematea. Familia eta haur…
Read MorePalestinaren aldeko agerraldia Umezaintzan
Familien eta gurasoen erakunde zein ikastoletako komunitateak garen aldetik, min ematen digu Israel Palestinako herriaren aurka egiten ari den basakeriak, batez ere haurren aurka.Zonaldean lanean ari diren hainbat elkarteen datuen arabera, 13.000 haur baino gehiago hil dituzte Gazan egindako aire-erasoetan, eta herritar guztiek etengabe eta berehala hiltzeko arriskuan jarraitzen dute. Horregatik guztiagatik Palestinarekin elkartasuna adierazi…
Read More“GUREA DA” abestiaren bideoklipa ikusi al duzu?
Ikastola kanpoaldean, gurasook arratsalde asko pasatzen ditugu elkarrekin, eta batzuetan, proiektu politak sortzen dira. Arratsalde horietako baten Dibertsions-en hazia sortu zen, Aretxabaleta eta Eskoriatzako guraso, ikasle eta irakasle batzuk osatutako taldea. Hazi hartatik GUREA DA bideoklipa sortu da, ilusio eta goxotasun handiarekin eta pertsona zoragarri askoren laguntzarekin egindakoa. Zabaldu AMETSA lau haizetara!
Read MoreUmezaintzan ikasturte bukaerako jaialdia ospatu dugu
Ekainaren 13an , Umezaintzan, urtero bezala ikasturte amaierako jaialdia ospatu genuen . Errementari, erraldoiak, San Juan sua eta Arrasateko herensugea bertan izan genituen protagonista. Horrez gain bukaeran Haritza taldeko haurrek eta gurasoek sekulako sorpresa prestatu ziguten!! Eskerrik asko gurekin arratsalde eder hau pasatu zenuten guztiei eta Haritza taldeko familiari besarkada estu estua. Ederra izan da…
Read MorePOKI gure txorimaloa San Andreseko Basterretxe baserrian
Umezaintza guneko 3 urteko haurrek “zer behar du gure ortuak” eta “zeinek zainduko duen gure ortua” galdera gidariaren bueltan, beste hainbat gauzen artean, txorimalo bat egiten aritu dira azken asteetan. POKI izena jarri diote txorimaloari, eta negutegian denbora bat igaro ostean, azken urteetan egin duten bezala, auzoko Basterretxe baserriko ortura eramango dute. Bertan ederto egongo dela…
Read More