Umezaintza
Umezaintzako 3 eta 4 urteko haurrak Oñatin
Joan zen astean Umezaintza guneko 3 eta 4 urteko haurrak ikasturte amaierako irteeran Oñatin egon ginen. Hamaiketakoa, bokata, ura… motxilak bete beteta genituela “Baratzeko pikuak” izeneko jolasgunea ezagutzera joan ginen. Eguraldi bikainaz eta giro paregabeaz gozatzeko aukera izan genuen! Jarraian bideoa
Read MoreUmezaintzako eta Olarteko 5 urteko haurrak Gazteluondo gunea ezagutzen izan dira
Joan zen astean Uribarriko eta Umezaintzako taldeko haur batzuk Arimazubi ezagutzera joan ziren bezala, oraingoan Olarte eta Umezaintzako 5 urtekoen txanda izan da. Gazteluondon LHko ibilbidea egingo dutenekin egon ziren gunea bertatik bertara ezagutzen. Ongi etorri bikaina egin zieten Gazteuondo profesional zein ikasleek! Eskerrik asko eta laster arte!Jarraian irudiak
Read More‘Eskola bisualak’ ekimenaren baitan erreportajea Goienan
Hezkuntza inklusiboago baterako bidean lanean jarraitzen dugu gure Ikastolan. Horren adierazle ere bada Orange Fundazioarekin elkarlanean, Umezaintza gunean martxan jarri dugun ‘Eskola bisualak’ ekimena; piktogramen erabileraren bidez hezkuntza irisgarriagoa egitea helburu duena. Euskal Herrian egitasmo honen parte den eskola bakarra gara oraingoz, eta inguruko ikastetxeak ere ekimen honetan parte hartzera animatzea nahi ditugu. Goienakoak Umezaintzan…
Read MoreUmezaintzako eta Jose Aranako 5 urtekoak Beizaman egon gara
Pasa den astean Umezaintza eta Jose Aranako 5 urtekoak Beizamara txangoa egin genuen. Bertara heltzean, bi guneak nahastuta , talde txikietan jolasak egin genituen bertako monitoreekin eta Beizama ezagutzeko aukera polita izan genuen, baita ere talde biak ezagutzeko aukera! Gauean Gaubela egin genuen eta dantza eta pijama desfilearekin eman genuen bukaera egunari. Hurrengo egunean maletak…
Read MoreUmezaintzako 2 urteko haurrak Arrasateko LOO baserria ezagutzen egon ziren
Primeran pasa genuen pasa den astean LOO baserrian, goizean goizeko urduritasunak pasa zitzaizkigun autobusean sartu bezain pronto. Amama Axunen bizkotxo goxua jan ostean, animalien txanda iritsi zen. Aitxitxa Ramonen eta amama Axunen laguntzarekin bertako animaliei hamarretakoa eman genien. A ze abentura! alde batetik Korona behia, beste aldetik, Gorritxo oilarra… Poz pozik ibili ginen. Esker onak…
Read MoreUmezaintzako Haritza eta Uribarriko Besaide taldeak Arimazubi gunea ezagutzen izan dira
Joan den asteartean Uribarriko Besaide eta Umezaintzako Haritza taldekoak Arimazubin pasa zuten arratsaldea. Datorren ikasturtean beraien gunea izango dena barrutik ezagutzeaz gain, bertako lantaldea eta beraien taldekide izango direnak ere ezagutzeko aukera izan zuten . Ongi etorri bikaina egin zieten Arimazubiko profesionalek !! Eskerrik asko eta laster arte! Jarraian irudiak
Read MoreEskola bisualak ekimenaren baitan, elkarrizketa Cadena Ser-en
Orange fundazioak gidatzen duen “Eskola bisualak” programaren 23-24. edizioan 286 hautagaitzen artean gure Ikastolako Umezaintza gunea aukeratua izan zen. Irudien erabileraren bidez hezkuntza inklusiboago bat lortzea helburu izanik, prestaketa lanetan buru belarri ibili dira ikasturtean zehar bertako lankideak. Ekimen honen harira, Ikastolako Orientazio taldearen arduraduna den Arantxa Lejarraga eta Eskola bisualak programaren sortzailea den Miriam…
Read MoreUmezaintza gunean apurketak egin dituzte igande goizaldean
Umezaintza gunekook ilusio handiz eman genien hasiera pasa den ostiralean San Andres auzoko jaiei. Izan ere, auzoko Jai Batzordearekin elkarlanean kalejira bateratua egin genuen Bedoñabeko Herri Eskolako kideekin batera, eta jaien hasiera ekitaldiaren amaieran, dantza batzuk eskaini genituen guztiok elkarrekin. Ederra izan zen! Jaiak oso giro onean hasi bagenituen ere, larunbat gaua eta igande goiza…
Read MoreUmezaintzakoak kalejiran San Andres auzoan, Herri Eskolakoekin batera
San Andres auzoko jaiei hasiera emateko kalejira bateratua ospatu genuen pasa den ostiralean, auzoko kaleetatik zehar Herri Eskolakoekin batera. Jaietako zapia jantzi eta festa giroan murgiltzeko gogoz kalejiran ibili ginen auzoko kaleetatik barrena. Bukatzeko, gudarien plazan 5 urteko haurren hitzak entzun eta gero dantza ezberdinak eskaini genituen. Primeran ibili ginen! Jarraian bideoa
Read MoreLiburuaren nazioarteko eguna ospatu dugu Ikastolan
Apirilaren 23an liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Helburua, irakurzaletasuna sustatzea, industria editoriala bultzatzea eta egile eskubideen bitartez jabetza intelektuala babestea da. Egunari ikusgarritasuna emateko, Ikastolako txokoak apaindu eta ekintza ugariak antolatu ditugu. Basabeazpin, gunea apaindu dugu, izan ere, amets ederra baita liburuen artean bizitzea. Familiak ekarri ditugu Ikastolara eta hizkuntza ezberdinetan kontatu dizkigute guri hainbeste…
Read More