POKI gure txorimaloa San Andreseko Basterretxe baserrian
Umezaintza guneko 3 urteko haurrek “zer behar du gure ortuak” eta “zeinek zainduko duen gure ortua” galdera gidariaren bueltan, beste hainbat gauzen artean, txorimalo bat egiten aritu dira azken asteetan. POKI izena jarri diote txorimaloari, eta negutegian denbora bat igaro ostean, azken urteetan egin duten bezala, auzoko Basterretxe baserriko ortura eramango dute. Bertan ederto egongo dela jakin badakite Umezaintzakoek, eta bertako ortua primeran zainduko duela.
Eskerrik asko Basterretxe baserrikoei gurekin izandako harrera eta prestutasunagatik!
Jarraian argazki batzuk