Umezaintza
“Eskola bisualak” programaren baitan, hezkuntza inklusiboago baterako lanean Umezaintzan
Orange fundazioak gidatzen duen “Eskola bisualak” programaren 23-24. edizioan 286 hautagaitzen artean gure Ikastolako UMEZAINTZA gunea aukeratua izan zen. Irudien erabileraren bidez hezkuntza inklusiboago bat lortzea helburu izanik, prestaketa lanetan buru belarri ibili dira ikasturtean zehar bertako profesionalak. Materiala prestatu, haurrekin landu eta praktikan jarri dituzte. Azkenik, pasa den ostiralean “Urdindu bihotzak” ospakizunarekin batera, seinalizaziorako kartelak guneetatik zehar ipini zituzten. …
Read MoreAutismoaren alde “Urdinduz” ekimenarekin bat egin dugu
Pasa den Apirilaren 2an, Autismoaren inguruko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna ospatu zen. Honen baitan, Gipuzkoako Gautena elkarteak “Urdinduz” lelopean ibilaldi solidarioa antolatu zuen Donostian, apirilaren 14an, ostiralean. Egitasmo honekin bat egiteko asmoz, Ikastolako Arimazubi, Almen eta Umezaintza guneetan, “Marea urdina” osatu genuen pasa den ostiralean bertan. Ikasleak jantzi urdinekin etorri ziren Ikastolara, eta guztiok elkarrekin argazkia…
Read MoreOsasun larrialdietako ikasleek lehen sorospenen saioak eskaintzen jarraitzen dute
Osasun larrialdietako erdi mailako zikloko 2. mailako ikasleak lehen sorospenen formakuntza saioak eskaintzen ari dira Ikastolan; zikloan zehar jaso duten ikaskuntza beste ikasleei azaltzeko aukera izan dute formakuntza hauek eskainiz. Saio ezberdinak eman dituzte guneetan zehar, hala nola: Uribarriko haur txikienei, erizaintzako erdi mailako zikloko ikasleei, eta baita sukaldaritzako oinarrizko lanbide heziketako ikasleei ere. Aurrez…
Read MoreKORRIKA txikiarekin batera eman genien ongi etorria oporrei
Aste osoan zehar ibili ginen ikastolan KORRIKAren 23.edizioaren bueltan ekintza ezberdinetan murgilduta. Martxoaren 22 eta 23 arteko gabean KORRIKA gure bailarako herrietatik igaroko zen, eta ohitura izaten den bezala, egun berean herriko txikientzat KORRIKA TXIKIA antolatzen da eragile ezberdinen arteko elkarlanarekin. Arrasaten, Aretxabaleta zein Eskoriatzan, Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartu zuten KORRIKA…
Read MoreBisita bereziak Gazteluondo, Arimazubi eta Umezaintzan KORRIKAren baitan
KORRIKA Arrasatetik pasatzeko atarian, martxoaren 20an Umezaintzako haurrek eta 21ean Arimazubikoek, bisita berezia izan dute. AEK-ko langilea den Xabier Betzuen, eta KORRIKAko hainbat ediziotako antolakuntzan lanean ibili den Mikel Lizarribar gunean izan dira. KORRIKA, AEK eta Euskara izpide izanik, solasaldian gustura ibili dira. Interes handiarekin entzun dituzte Mikelen zein Xabierren KORRIKAko edizio zaharren inguruko anekdotak…
Read MoreOsasun Larrialdietako ikasleek Umezaintzako txikiak bisitatu dituzte
Osasun Larrialdietako erdi-mailako zikloko ikasleak Umezaintza gunea bisitatu dute. Lanbide heziketako ikasleek zikloan ikasi dutena praktikan jartzeko aukera izan dute, Ikastolako txikienei sorospen-formakuntza saioa eskainiz. Txikiek beste disfrutatu dute gaurkoan! Mila esker Umezaintzako taldeari! Hurrengora arte!
Read MoreM8: Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu dugu Ikastolan
Martxoaren 8a egun garrantzitsua da gure Ikastolan. Komunitateko kideon eskubide berdintasunean sinisten dugulako, eta emakume guztion ahalduntzea bultzatu nahi dugulako. Egunero da martxoak 8 gure Ikastolan; ikasturte osoan zehar aldarrikatu nahi dugu egun hau, eta geletan, landu. Egun honetan, gainera, ikasle nagusienen batzorde feministak izaten dira motorrak, irakasleen batzordeekin batera. Bertan proposatu, antolatu eta aurrera…
Read MoreUmezaintzako 5 urteko haurrak Katuak eta Larrialdiak proiektuetan murgilduta
Bigarren hiruhilabete honetan Katuak eta Larrialdiak proiektuak aurrera eraman dituzte Umezaintzako 5 urteko gelako haurrek. Etxetik ekarritako informazioa, bertan egindako marrazkiak, argazkiak eta beste hainbat baliabide erabiliz, buru belarri aritu dira azken asteetan. Proiektuei amaiera emateko, Katuak proiektua landu duten ikasleek Traskilonen egon ziren Umezaintzako ama den Ainara Jorgeren azalpenak entzuten. Eta Larrialdiak proiektua landu…
Read MoreNaturan Hezten proiektuaren baitan eremu berrien bila ibili da Umezaintzako irakasle taldea
“Naturan Hezten” proiektua garatzen jarraitzen dugu gure ikastolan. Pasa den astean Umezaintzako irakasle talde batek motxilak hartu eta Ekoguneko Iratiren laguntzarekin, proiektuarekin aurrera egiteko eremu berrien bila ibili ziren Arrasatetik zehar. Pare bat leku interesgarri aurkitu zituzten, eta espazio hori aztertzen aritu ziren zirrikitu guztiak miatuz. Aurrera eraman ahal izango diren erronkak eta ekintzak identifikatu…
Read MoreArrasateko ERDUkoak txotxongiloen erakusketan izan dira
Arrasateko HHko 4 eta 5 urtekoak azken asteetan Kulturaten izan dira txotxongiloen erakusketa bat ikusten. Mota ezberdinetako harizko txotxongiloak ikusi dituzte bertan, ametsen espazioetan diharduten txotxongiloak. Erakusketa honetan txotxongiloek irudimenaren hariak askatzen dituzte eta ametsek gorputz itxura hartzen dute . Liluratuta geratu dira gure haur guztiak! OLARTE GUNEKO IRUDIAK: URIBARRI GUNEKO IRUDIAK: SANTA TERESA GUNEKO…
Read More