Osasun larrialdietako ikasleek lehen sorospenen saioak eskaintzen jarraitzen dute
Osasun larrialdietako erdi mailako zikloko 2. mailako ikasleak lehen sorospenen formakuntza saioak eskaintzen ari dira Ikastolan; zikloan zehar jaso duten ikaskuntza beste ikasleei azaltzeko aukera izan dute formakuntza hauek eskainiz. Saio ezberdinak eman dituzte guneetan zehar, hala nola: Uribarriko haur txikienei, erizaintzako erdi mailako zikloko ikasleei, eta baita sukaldaritzako oinarrizko lanbide heziketako ikasleei ere. Aurrez Umezaintza gunean ere izan ziren.
Etorkizunean oso baliagarria izan daitekeen informazioa jaso dute ikasleek, eta oso gustura egon dira! Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Jarraian argazkiak: