Umezaintza
BERDINDU Elkartearen eskutik “Aniztasuna : Sexu eta Genero Aberastasuna” formazioa familiei
BERDINDU Elkartearen eskutik “Aniztasuna : Sexu eta Genero Aberastasuna” izenburupean, 2 orduko formazio saioa izan da gaur , otsailak 22, Gazteluondo gunean. Formazioa, Arrasateko HHko eta LH 1- 4.mailako familiei zuzendutakoa izan da. Aniztasunean formatzen ekin diogun bidearen lehen urratsa izan da gaurkoa eta apirilean profesionalen txanda izango da. Denok elkarrekin bidea egingo dugulako!
Read MoreArimazubikoak Haur Hezkuntzako guneetan izan dira ipuinak kontatzen
Aurreko ostegun eta ostiralean, Arimazubiko LH5 eta 6ko ikasleak Arrasateko haur hezkuntzako guneetan izan ziren ipuinak kontatzen; Umezaintzan, Uribarrin eta Olarten hain zuzen ere. Arimazubin, BATUko ikasleak BIZI egunak izan zituzten pasa den astean eta egun horietan zehar haur hezkuntzako umeei ipuinak kontatzerako orduan kontuan hartu beharreko hainbat irizpide lantzen eta praktikatzen ibili ziren. Lanketa…
Read MoreHaur minbiziaren nazioarteko egunarekin bat egin dugu
Otsailaren 15ean, haur minbiziaren nazioarteko eguna izan zen. Aspanogi elkartekoek “Urrezko begiztaren indarra, mundu justu baten alde” leloa erabili dute, minbizia jasaten ari diren haurrenganako elkartasuna adierazteko. Ikastolan, Aspanogi elkarteak urtero bultzatzen duen sentsibilizazio ekimenarekin bat egin dugu, eta gune ezberdinetan ekintza ezberdinak antolatu ditugu. Jarraian irudiak:
Read MoreEderto ibili gara inauterietan, Herri Eskolakoekin batera!
Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara! Arrasaten lehen aldiz hilabeteetako lanketaren emaitza izan da modu bateratuan antolatu dugun eguna, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak ospatzeko:…
Read More