Umezaintzako 5 urteko haurrak Katuak eta Larrialdiak proiektuetan murgilduta
Bigarren hiruhilabete honetan Katuak eta Larrialdiak proiektuak aurrera eraman dituzte Umezaintzako 5 urteko gelako haurrek. Etxetik ekarritako informazioa, bertan egindako marrazkiak, argazkiak eta beste hainbat baliabide erabiliz, buru belarri aritu dira azken asteetan.
Proiektuei amaiera emateko, Katuak proiektua landu duten ikasleek Traskilonen egon ziren Umezaintzako ama den Ainara Jorgeren azalpenak entzuten. Eta Larrialdiak proiektua landu duten haurrak, berriz, Debagoieneko ospitalean egon ziren larrialdietako eremua bertatik bertara ezagutzen. Gainera, anbulantzia bat barrutik ezagutzeko aukera ere izan zuten.
Oraingoan ere, pila bat ikasteaz gain, ederto pasatu zuten gure neska mutikoek!
Jarraian , larrialdietako irudiak
Traskiloneko bideoa