Haur minbiziaren nazioarteko egunarekin bat egin dugu
Otsailaren 15ean, haur minbiziaren nazioarteko eguna izan zen. Aspanogi elkartekoek “Urrezko begiztaren indarra, mundu justu baten alde” leloa erabili dute, minbizia jasaten ari diren haurrenganako elkartasuna adierazteko.
Ikastolan, Aspanogi elkarteak urtero bultzatzen duen sentsibilizazio ekimenarekin bat egin dugu, eta gune ezberdinetan ekintza ezberdinak antolatu ditugu.
Jarraian irudiak: