“Eskola bisualak” programaren baitan, hezkuntza inklusiboago baterako lanean Umezaintzan
Orange fundazioak gidatzen duen “Eskola bisualak” programaren 23-24. edizioan 286 hautagaitzen artean gure Ikastolako UMEZAINTZA gunea aukeratua izan zen. Irudien erabileraren bidez hezkuntza inklusiboago bat lortzea helburu izanik, prestaketa lanetan buru belarri ibili dira ikasturtean zehar bertako profesionalak. Materiala prestatu, haurrekin landu eta praktikan jarri dituzte. Azkenik, pasa den ostiralean “Urdindu bihotzak” ospakizunarekin batera, seinalizaziorako kartelak guneetatik zehar ipini zituzten.
Primerako esperientzia izaten ari da!
Jarraian bideoa