Umezaintzako 2 urteko haurrak Arrasateko LOO baserria ezagutzen egon ziren 

Primeran pasa genuen pasa den astean  LOO baserrian, goizean goizeko urduritasunak pasa zitzaizkigun autobusean sartu bezain pronto.

Amama Axunen bizkotxo goxua jan ostean, animalien txanda iritsi zen.  Aitxitxa Ramonen eta amama Axunen laguntzarekin bertako animaliei hamarretakoa eman genien. A ze abentura! alde batetik Korona behia, beste aldetik, Gorritxo oilarra…

Poz pozik ibili ginen. Esker onak besterik ez ditugu LOO baserriko familiari!

Jarraian bideoa