Eskola bisualak ekimenaren baitan, elkarrizketa Cadena Ser-en
Orange fundazioak gidatzen duen “Eskola bisualak” programaren 23-24. edizioan 286 hautagaitzen artean gure Ikastolako Umezaintza gunea aukeratua izan zen. Irudien erabileraren bidez hezkuntza inklusiboago bat lortzea helburu izanik, prestaketa lanetan buru belarri ibili dira ikasturtean zehar bertako lankideak.
Ekimen honen harira, Ikastolako Orientazio taldearen arduraduna den Arantxa Lejarraga eta Eskola bisualak programaren sortzailea den Miriam Reyes elkarrizketatu dute Cadena Ser-eko “A vivir Euskadi” irratsaioan.
Elkarrizketa osoa entzuteko, egin klik hemen.
Jarraian, Mondraberrin argitaratutako albistea.