‘Eskola bisualak’ ekimenaren baitan erreportajea Goienan
Hezkuntza inklusiboago baterako bidean lanean jarraitzen dugu gure Ikastolan. Horren adierazle ere bada Orange Fundazioarekin elkarlanean, Umezaintza gunean martxan jarri dugun ‘Eskola bisualak’ ekimena; piktogramen erabileraren bidez hezkuntza irisgarriagoa egitea helburu duena.
Euskal Herrian egitasmo honen parte den eskola bakarra gara oraingoz, eta inguruko ikastetxeak ere ekimen honetan parte hartzera animatzea nahi ditugu.
Goienakoak Umezaintzan izan dira, eta gure Ikastolako Orientazio saileko arduraduna den Arantxa Lejarraga elkarrizketatu dute.