Olarte eta Umezaintza gunekoak Izenaduban

Duba duba duba duba… IZENADUBA!

Olarte eta Umezaintza guneko 4 urteko haurrak Mungiara egin zuten txangoa aurreko ostegunean. Euskal mitologiaren inguruko proiektuari amaiera emateko, Izenaduba baso magikoan murgildu ziren bi taldeak. 

Bisita gidatu baten bidez euskal mitologiako pertsonaia desberdinak ezagutzeko eta ikusteko aukera izan zuten: Basajauna, Lamia, Galtzagorria, Napo, Tartalo, Mari, Maritxu teilatuko, Aker beltz… Baita Mari Domingi eta Olentzerorekin aurrez aurre hitz egiteko aukera ere! Gabonen atarian egonda gure txikiek Olentzerori eskatu nahi dizkioten oparien berri eman zioten.

Emozio ezberdinak bizi ondoren poz-pozik bueltatu ziren guztiak etxera! Egun pasa zoragarria eta magikoa izan zen!

Klikatu hemen Olarteko argazkiak ikusteko:

Olartekoak Izenaduban 2024

Umezaintzako bideoa