Gautenako lagunen bisita Umezaintzan

Azaroaren 26an Gautenako lagunen eskutik aniztasunaren inguruko sentsibilizazio saio berezi bat izan zuten Umezaintzako 5 urteko haurrek. Haiekin batera pertsonen artean dauden ezberdintasunen inguruan hitz egiten aritu ziren, baita amankomunean ditugun ezaugarrien inguruen ere.

Aniztasunaren eta elkartasunaren mezu garrantzitsua nabarmentzeko “Etiketak kanpora” izenburua duen ipuina denon artean ikusi zuten eta ondoren margolan koloretsu bat egin zuten denok batera!

Esperientzia bikaina izan zen, eta goiz paregabea igaro zuten elkarrekin! 

Mila esker zuen bisitagatik!

Klikatu hemen argazki guztiak ikusteko:

Sentsibilizazio saioa Umezaintzan