Zenbat pisatuko ote du Umezaintzako kalabaza erraldoiak?
Angiozarreko Frantzina baserritik kalabaza erraldoia iritsi da Umezaintzara!
Udazkena eta Gaba Baltza proiektuaren bueltan, Mikele eta Martxelek aitita eta amamaren baserritik ekarri dute kalabaza ikastolara. Horren harira apustua egin dute Umezaintzako familia eta haurrekin kalabazaren pisua asmatu nahian. Asmatzen duenarentzat sorpresa txikitxo bat egongo da!
Zenbat uste duzue pisatzen duela kalabaza erraldoiak?