Guneak
DBH2koak BIZI astean: Aniztasunaz hausnartzen eta esperientzia errealak ezagutzen
Arizmendi Ikastolako DBH2ko ikasleentzat BIZI saioak ikasgelako hormak gainditu eta errealitate desberdinetara hurbiltzeko leiho bilakatu dira. Almeneko eta Gazteluondoko taldeek, bakoitzak bere bideari ekinez, komunitatearekiko konpromisoa eta bizitzarako trebetasunak izan dituzte ardatz. Almeneko ikasleak aniztasunaren munduan murgildu diren bitartean, Gazteluondokoak larrialdi egoerei erantzuteko prestatu dira, ikaskuntza akademikoa esperientzia praktiko eta aberasgarriekin uztartuz. Hona hemen BIZI…
Read MoreDBH1eko ikasleok EHko Herria PROIa landu dugu
DBHko lehenengo mailan EHko Herria PROIa landu dugu. Iraunkortasuna du ardatz proiektu honek eta ikasleekin 8 alorren lanketa eginez osatzen ari gara bere muina. Proiektuan zehar ipar izan dugun galdera gidaria honakoa izan da: “nola lagundu diezaiekegu unibertsitateko ikasleei/inguruko enpresei gure herria iraunkorragoa bihurtzeko produktuak sortzen?” Kale inkestak egin genituen Eskoriatza, Aretxabaletan zein Arrasaten eta…
Read MoreAlmen60: Badaukagu Ekainak 13ko egitaraua! Iruten Kroserako izen-ematea ere egin daiteke!
🟣 Badaukagu Almen60 eguneko egitaraua!Ekainak 13a gero eta gertuago dago eta motorrak berotzen hasi gara. 💪💪 🟢 Iruten Krosa: Goizeko protagonistaEgunari hasiera emateko, Iruten Krosa egingo dugu. Ospakizuna, herri-giroa eta kirola uztartzeko aukera ezin hobea! 📝 Izen-ematea eta informazioa: https://herrikrosa.eus/ Animatu eta parte hartu gurekin Almenen 60 urteak ospatzeko! 🥳 60urteeuskararenalde #Arizmendi #Almen #Ikastola #IrutenKrosa
Read MoreIkasgelatik uretara: Gaztelupeko ikasleek antolatutako surf eguna Deban
Gaztelupeko Batxilergoko 2. mailako ikasleek teoriatik praktikara jauzi egin dute Jarduera Fisikoa, Aisialdia eta Osasuna ikasgaian. Oraingoan, ordea, irakasleak ez dira izan plana diseinatu dutenak; ikasleak beraiek bihurtu dira kudeatzaile.Proiektu honen helburua aisialdiko ekintza bat hutsetik antolatzea izan da. Pauso guztiak eman dituzte: aurrekontuak alderatu, enpresekin negoziatu, logistika eta autobusak lotu eta ordutegiak zehaztu. Proposamen…
Read MoreArgitxoren postontziak arrakasta handia izan du Arrasateko txikien artean
Uribarri, Umezaintza, Olarte eta Santa Teresa guneetan Bazarako helburuekin lerrokatuta “Argitxoren postontzia” dinamika jarri dugu martxan. Postontzia Arrasateko auzo, leku eta paraje desberdinetan egon da kokatuta, haurrei eta familiei herriko toponimia modu ludikoan hurbiltzeko helburuarekin. Guneetako familia eta haurrak pista desberdinen bitartez postontziaren kokapena asmatu behar izan dute. Bilaketa horretan, herriko bazterrak hobeto ezagutzeko aukera…
Read MoreKorrika 24: Aste osoko egitarau oparoa izan dugu Ikastolan, Korrikari bidea egiteko
Bi urtetik behin ospatzen den Korrikak aztarna sakona uzten du gure Ikastolako egunerokoan. Aurtengo “Euskara gara!” leloa geure-geure egiten dugu, gure izaerarekin eta mundu-ikuspegiarekin bat datorrelako guztiz; horregatik, ekimenari merezi duen garrantzia ematen diogu gune guztietan presente egon dadin. Astelehen goizaldean hasi genuen bidea, Arimazubiko kideek Genevilla eta Kanpezu arteko 926. kilometroa zeharkatu zutenean, eta…
Read MoreAzoka multikulturala “Denok Bat” PROIari amaiera emateko.
3.mailako ikasleok “Denok bat” PROIa landu dugu. Proiektu honen helburuak ikastetxeko kultura guztiak errespetatzea eta talde koopetatiboetan azoka multikultura bat sortzea izan dira. Aurreko hilabetean, hainbat gurasoren bisita jaso genuen gelan, beraien kulturaren ezaugarriak gurekin partekatzeko. Jasotako informazioa oso baliagarria izan zaigu azokaren prestaketarako eta oso eskertuta gaude, ekarpen bikainak egin baitzituzten! Aste hontan zehar,…
Read MoreAlmen 60: Korrikako lekukoa Almeneko bertso-eskolaren sortzaileen omenez
Korrika gure herrietatik pasatzen denean, lekukoa nork eraman proposatu behar izaten dugu. Eta horrelakoetan esanguraren batekin lotzea nahi izaten dugu ikastolan. Nolabait, momentu eder horretan, korrikalari horiek gure ikastola ordezkatzen duela-edo sentitzen dugu. Ohituraz, komunitateko kideei proposatzen diegu eramaile izatea (guraso, ikasle eta profesionalak), baina aurten, horrez gainEskoriatza eta Aretxabaletan, Almen 60 ospakizunarekin lotzeko aukera…
Read MoreFerixalekuko ikasleek ekonomia zirkularra eta gizarte-ekintzailetza ezagutu dituzte Traperos de Emausen
Ferixaleku guneko Mikroinformatika eta Osasun Larrialdietako Lanbide Heziketako ikasleak Berriozarren (Nafarroa) izan dira egunotan, Traperos de Emaus gizarte-fundazioaren egoitza nagusia bisitatzen. Ekintzailetasunari lotutako dirulaguntza bati esker antolatutako irteera honen helburua ekonomia zirkularraren eta gizarteratze-proiektuen funtzionamendua bertatik bertara ezagutzea izan da. Ordu eta erdiko bisitan zehar, ikasleek fundazioak egiten duen lana ezagutu zuten. Traperos de Emausek…
Read MoreEskaintza berrituarekin eta “Birziklanet” ekimenarekin parte hartu dugu Lanbide Heziketaren GOIAZ! azokan
Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak antolatuta, Arrasateko Kulturate eraikinak GOIAZ! Lanbide Heziketako azokaren 18. edizioa hartu du aste honetan. Eskualdeko beste ikastetxeekin batera, Arizmendi Ikastola bertan izan da, etorkizuneko ikasleei eta herritarrei gure hezkuntza-proiektua eta datorren ikasturterako prestatu dugun eskaintza zabala aurkezten. Azoka hau leiho paregabea da ikasleentzat; izan ere, euren ibilbide profesionala erabakitzeko garaian, informazio…
Read More