Guneak
San Juan jaien atarian, festa giroa piztu dute ikasleek Arrasaten
San Juan jaien atarian, herrian festa giroa pizteko ordua heldu da. Olarte, Arimazubi eta Gazteluondoko ikasleek Errementari dantza eta danborrada eskaini zituzten Arrasateko kaleetan zehar, jai nagusiei harrera paregabea eginez. Haurren erritmo eta gogoak Seber Altube eta Herriko Plaza lepo betetzea lortu zuten. Familia, lagun eta herritar ugari bertaratu ziren ekitaldiaz gozatzera, plazari sekulako bizitasuna…
Read MoreIkasturte amaierako irteerak eta ekintzak izan ditugu azken egunetan
Udako oporrak ate joka ditugula, ikasle eta irakasleok gelako espazioak utzi eta hainbat txango eta ekintza egin ditugu azken egunotan ikasturteari amaiera borobila emateko. Urteroko ohiturari jarraituz, azken asteak emozioz, bizikidetzaz eta, batez ere, kaleko eta naturako ekintzez josi dira. Aurten ere, adin tarte bakoitzera egokitutako irteerak antolatu ditugu gune desberdinetan, ikasleek ikasgelatik kanpo ere…
Read MoreIkasturte amaierako jaialdiak eta 5 urtekoen agurrak izan ditugu ERDUn
Urduritasuna, irribarreak eta hunkidura nagusitu dira ERDUko guneetan ikasturteari amaiera emateko ospatutako ekitaldietan. Gune desberdinetako jaialdiekin batera, Haur Hezkuntzako zikloa amaitu duten 5 urteko ikasleei agur berezia egin diegu. Ikasturte amaierako jaialdiak izan dira aste honetako protagonista nagusiak. Azken egunotan guneak kolorez eta musikaz jantzi ditugu; gune desberdinetako ikasleek asteetan zehar prestaturiko emanaldiak taularatu ditugu,…
Read MoreIkasturte bukaeran, hurrengoari begira: Bidelagunak
5 urteko ikasleak bidelagunak eta gune berriak ezagutzera joan gara Almen, Gazteluondo eta Arimazubi guneetara. Azkeneko urteetan familiarizazioak garrantzi handia hartu du gure ikastolan. Hori dela eta ekintza desberdinak egiten ditugu horren bueltan. Azken egunetan LHko bidelagunak datorren ikasturtean Almen, Gazteluondo eta Arimazubira Lehen Hezkuntzako 1. mailara joango diren 5 urtekoekin egotera gerturatu gara ERDUko…
Read MoreBideo berria PRO egitasmoan: Gure ikasle ohiak, lan-munduan bide propioa urratzen
Gazteak bizitzarako zein lan-mundurako prestatzea eta euren etorkizun profesionala eraikitzeko tresnak ematea da Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketaren zutabe nagusia. Eredu honen balioa eta lortutako emaitzak agerian uzteko, ikus-entzunezko bideo berri bat argitaratu dugu: “Ikasle ohiak lan-munduan”. Bideo honetan, gaur egun lan-munduan murgilduta dauden zazpi ikasle ohiren testigantza erreal eta gertukoak bildu ditugu: Harrison, Alba, Beñat,…
Read MoreIkasleen bertso jaialdia ospatu dugu Arimazubin
Ikasturte amaierari bukaera berezia emateko, Arimazubiko ikasleek bertso-jaialdi eder bat eskaini dute. Aurten, 4.mailakoen jaialdian, gonbidatuak 3. mailako ikasleak izan dira eta guztiek elkarrekin giro aparta sortu dute. 5. eta 6. mailako ikasleen kasuan, gainontzeko gelatako ikaskideak izan dira sortutako bertsoez gozatu dutenak. Ikasturte osoan zehar bertsolaritzan asko ikasi dute: errimak, doinuak… eta batez ere…
Read MoreAlmen 60: Amestutakoa baino ederragoa izan zen!
Amesten genuena baino are ederragoa izan zen. Hasteko, espero genuena baino askoz jende gehiago etorri zen. Gaur egun ikastolako kide diren familia ugari egon ziren Almenen, eta horiekin batera, ikasle-ohi asko eta asko ikusi ahal izan genituen. Horietako batzuk, beraien urteko ikaskideekin adostu eta taldeetan antolatuta etorri zirela ikusi genuen. Munduko txoko anitzetatik, gainera; gertukoetan,…
Read MoreGure ikasleak sarituak EUSPOT-eko 15.edizioan!
Aretxabaletako Arkupe kultur etxea bete da berriro ere Euspot Euskarazko Spot Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia ospatzeko. Aurten, parte-hartzaileek sormen handiz erantzun diote luzatutako erronkari, “Zergatik sortu euskarazko edukiak sare sozialetan?” gaiaren inguruan lan bikainak osatuz. Guztira 95 spot jaso dira edizio honetan; horietatik 14 helduek eginak izan dira eta 81 adin txikikoek aurkeztutakoak, gazteek ikus-entzunezkoen munduan…
Read MoreAlmeneko LH4koen azken jaialdia
LH4ko ikasleek azken jaialdia eskeini diete familiei Almenen. Zikloari amaiera emateko hainbat ekintza prestatu dituzte familientzat, eta behar bezala agurtu diote elkarri. Bi urteak laburbiltzen duen bideo bat egin dute, bertsoak abestu dituzte, eta gainera “Xirristi Mirristi” PROIean sendabelarrei buruz ikasitako guztia familiei azaltzeko aukera izan dute dute. Ilusioz eta emozioz betetako ekitaldia izan da…
Read MoreAlmeneko LH4koak Karmele Mitxelena idazlearekin
Almeneko LH4ko ikasleek solasaldi interesgarria izan dute Karmele Mitxelena idazlearekin Eskoriatzako liburutegian. Idazlearen “Marrubizko uda” liburua irakurri eta gozatu dute ikasleek ikasturtean zehar gelan, eta orain idazlearekin solasaldi bat izateko aukera izan dute. Oso interesgarria eta aberasgarria izan da ikasleentzat Karmele Mitxelenari entzutea, eta galdera pila bat egiteko aukera izan dute. Eskerrik asko Eskoriatzako liburutegiari…
Read More