Guneak
DBH1eko ikasleak Eureka! Zientzia Museoan izan dira
Gazteluondoko DBH1eko ikasleak “PlanE.T motion” PROIaren baitan gizakiok lur planetako fenomeno nagusiaknola interpretatzen ditugun aztertzen ari dira. Gai horretan sakontzeko, Eureka! Zientzia Museora bisita egin dute, ikasgelan landutakoa beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera izan dezaten. Museoan zehar, hainbat esperimentu eta jarduera interaktibo egin dituzte, fenomeno naturalak gertutik behatzeko eta horien funtzionamendua ezagutzeko. Esperientzia horri esker,…
Read More“Familiak eragile hizkuntzen erabileran” webinarra: azaroaren 17an lehen saioa Iñaki Eizmendirekin
Gure seme-alaben hizkuntza-ohituretan eta euskararen erabileran familiek dugun garrantziaz jabetuta, datorren azaroaren 17an, asteartea, arratsaldeko 18:00etan, online bidezko saio berezia antolatu dugu ERDU eta GURA egitasmoetako familientzat. Familiak eragile hizkuntzen erabileran webinarra izango dugu ZUZENEAN, EBETEko Iñaki Eizmendirekin. Lehen saio hau euskaraz eta euskal profila duten gurasoei zuzenduta egongo da. (Gazteleraz zein bestelako hizkuntza profila…
Read MoreInes Osinagaren bisita jaso dugu Lanbide Heziketan, “Musikariak Ikastetxeetan” ekimenaren baitan
Pasa den azaroaren 4an, ekimen oso berezia eta aberasgarria izan genuen Ferixalekuko Lanbide Heziketan. “Musikariak Ikastetxeetan” programaren baitan, Ines Osinaga musikari arrasatear ezaguna guregana bertaratu zen gure ikasle eta irakasleekin goiz berezi bat igarotzera. Saioan zehar, euskara ardatz hartuta, euskal kulturaren eta musikaren inguruko hausnarketa sakonak partekatu zituen gurekin. Inesek kultura partekatu eta biziaren garrantziaz,…
Read MoreOrioko Herri Ikastolako ikasleen bisita jaso dugu Ferixalekuan: elkartasuna, birziklapena eta ikastolen arteko lankidetza
Pasa den azaroaren 6an, Orioko Herri Ikastolako ikasle eta irakasleen bisita jaso genuen Ferixalekuko gunean. Arrakala digitala gutxitzeko eta jasangarritasuna bultzatzeko asmoz, ordenagailuak birziklatzeko proiektu bat abian jartzea dute buruan, eta horregatik gerturatu dira gure Birziklanet ekimena bertatik bertara ezagutzera. Orioko Herri Ikastolako ikasleek ordenagailu batzuk birgaitzea dute buruan, ondoren Saharar kanpamenduetara bidaltzeko. Bisitariak DBH…
Read MoreDBH3ko ikasleak Gasteizko Legebiltzarra bisitatzen
Asteotan joan dira Gaztelupe eta Almeneko DBH3ko ikasleak Gasteizera, bertan Legebiltzarra ezagutzera. “Ta zer ez da berdin” proiektuaren garapenean kokatzen den bisita da. Proiektu horretan aztertzen dituzte gure egitura administratibo eta politikoak zein diren. Demokraziaren izaerarekin lotzen diren organuak, eta hauen funtzionamendua ere bai, tartean. Horregatik bukatzen dute legebiltzarra ezagutuz. Ikasitakoari irudia jartzeko eta bertatik…
Read MoreAlmeneko Bazarakoak topera!
Aste hauetan ikusi ditugu IZENeko Bazarako kideak ekintzak antolatzen eta aurrera eramaten. Hasteko, ostegun goiz hotz baten gaztainak erre eta salgai jarri zituzten goizeko errekreoan. Baita denok gustura jan ere!Bestalde, Almeneko goiko sarrera, idazkaritzako aldekoa girotzen aritu dira. Bertan ikus daitezke aurten Almenen dauden ikasle talde guztien argazkiak, eta iazko “Almen 60” pankartako 0a aldatu…
Read MoreGure jatorrizko tradizioa bizirik: Gaba Baltza ospatu dugu Ikastolan!
Pasa den ostiralean, urriak 30, Gaba Baltza edo Arimen Gaua ospatu genuen gure Ikastolako hainbat gunetan. Gaba Baltzak hildako senide eta lagunen memoriak duen garrantzia, familiaren eta komunitatearen kohesioa eta gizakiak naturarekin duen lotura erakusten digu. Horrez gain, neguko ziklo berriari ongietorria emateko ospakizuna ere bada. Garai batean Euskal Herriko baserrietan sasoiko fruitu zein barazkiak…
Read More2627 Batxi 1ekoen irteera geologikoa
Aste honetan zehar, Almen eta Gaztelupeko 1.batxilergoko zientzietako ikasleak Geologiako irteera egin genuen. Bio-geo gaiaren esparrua kokatutako irteera da. Eguraldia primerakoa izan zen eta argazki interesgarriak ateratzeko aukera izan genuen. Irteeraren helburua Euskal Herriko historia geologikoan gertatutako fenomeno garrantzitsuenen ebidentziak jasotzea da, eta aldi berean, inguruko paisairen eragileak identifikatzea. Horretarako, Soraluzen, Fruizen, Sopelan eta Barrikan…
Read MoreMila esker Magalako lehen saiora gerturatu zareten guztioi!
Uribarri guneko Magala espazioak hasiera bikaina eman dio ikasturte berriari! Urriaren 29an egin genuen urteko lehen hitzaldia, eta harrera oso beroa izan zuen: jende asko gerturatu zen gurekin batera Haur Hezkuntzako etapan hainbesterainoko zalantzak eragiten dituen eraso-jokabideen inguruan hausnartzera. Eskerrik asko bertaratutako familia eta herritar guztiei, zuen parte-hartzeagatik eta saioari eman zenioten balorazio bikainagatik! Zuen…
Read MoreLanbide Heziketako osasun arloko ikasleak lan-mundua eta errealitatea gertutik ezagutzen
Lanbide Heziketako Osasun Larrialdiak eta Erizaitzako zaintza osagarrietako ikasleek lan-mundua zein osasun-sektorearen errealitatea gertutik ezagutzeko aukera paregabea izan dute azken asteetan. Alde batetik, Erizaintzako 1. mailako ikasleak San Juan de Dios Ospitalean izan dira bisitan. Bestetik, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eta AESLEME elkarteak (Bizkarrezur Muineko Lesioak Ikertzeko Elkartea) elkarlanean bultzatutako sentsibilizazio-programari esker, Ibon Muguerza eta…
Read More