DBH1eko ikasleak Eureka! Zientzia Museoan izan dira

Gazteluondoko DBH1eko ikasleak “PlanE.T motion” PROIaren baitan gizakiok lur planetako fenomeno nagusiaknola interpretatzen ditugun aztertzen ari dira. Gai horretan sakontzeko, Eureka! Zientzia Museora bisita egin dute, ikasgelan landutakoa beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera izan dezaten.

Museoan zehar, hainbat esperimentu eta jarduera interaktibo egin dituzte, fenomeno naturalak gertutik behatzeko eta horien funtzionamendua ezagutzeko. Esperientzia horri esker, galderak egiteko, zientziaren bidez azalpenak bilatzeko eta ikasitakoa modu praktikoan ulertzeko aukera izan dute.

WhatsApp Image 2026-11-10 at 14.20.13