Guneak
BATU LH 5. eta 6. mailako ikasleek BIZI egunak izan dituzte
Joan den astean, BATUko LH 5. eta 6. mailako ikasleak BIZI IEM esperientzian murgilduta egon dira. Egun hauen helburua ohiko errutinatik ateratzea, eten bat egitea eta hainbat gairen inguruan hausnartzeko eta ikasteko aukera izatea izan da. LH 5. mailako ikasleek KLIK OFF egitasmoaren bidez mundu digitaletik deskonektatzea izan dute ardatz. Pantailen erabileraren abantailak eta desabantailak…
Read MoreArgitxoren postontziaren ekimenaren harira Basabeazpiko familiek txangoa egin dute
Udazkeneko eguzki izpiak eta basoko urrezko koloreak lagun, Basabeazpiko familiak berriro batu gara Argitxoren postontzirako txangoa egiteko. Eguraldi gozoak giro ezin hobea sortu zuen. Postontzira iristean, haur bakoitzak bere gutuna edo mezua utzi ahal izan genion gure lagun Argitxori, euskaraz bizitzen jarraitzeko ilusioa eta gogoa berretsiz. Bizipen aberasgarria eta benetan ederra izan da guztiontzat! Basabeazpiko…
Read MoreAlmeneko DBH3koak Itsastola PROIa bukatzen: LHkoekin elkarrekintzan
Gure hondartza eta portu bazterrak bustitzen dituen itsasoa ezagutzeko asmoz, Itsastola proia lantzen da DBh3an. Bada, proiektu bukaeran, LH4koei azaldu, erakutsi eta irakatsi dizkiete proiektuan zehar ikasitakoak. Ariketa interesgarria izaten da gai bat IZEN etapari dagokion sakontasunarekin lantzea, eta gero adin txikiagokoei helarazteko moduan prestatzea. Hemen irudiak:
Read MoreArimazubiko 4. mailako ikasleak Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean izan ginen
Joan den ostegunean, Arimazubiko 4. mailako ikasleok Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea bisitatu genuen, bertako ikasleek gradu amaierako proiektuetan garatutako azken produktuak ezagutzeko. Bisitan zehar, ikasleen azalpenak entzuteko eta tailerrak ikusteko aukera izan genuen. Ondoren, hainbat zereginetarako diseinatu eta eraikitako droneak aireratu zituzten, haien funtzionamendua gertutik ezagutzeko. Esperientzia aberasgarria eta interesgarria izan zen, eta ederki pasa…
Read MoreZorionak Ane Villar! Gure ikaslea Urruzuno 2026ko finalista da
Egunotan ari gara ikasleen artean Urruzuno lehiaketan parte hartzeko aukera zabaltzen gure ikastolan. 14-18 urte artekoentzako literatura lehiaketa dugu, Urruzuno. Bertan parte hartu daiteke poesia edo prosa sailean, eta deialdia zabalik egongo da abenduaren 20 arte. Bada, 2026ko irabazleen zerrendan ikusi dugu gure ikaslea den Ane Villar Uribarren-Iturrietaren izena, “Bizitzaren zaporea” lanagatik saritua. Hemen daukazue…
Read MoreZUBIAK disziplinarteko proiektua batxin
Aurten ere hasi gara disziplinarteko proiektuekin batxilergoan. ZUBIAK izenekoa izaten da urrian garatzen dena. Batxilergoko asignatura komunetan kokatzen da proiektu hau, eta bertan aztertzen dituzte gure gizartean ematen diren askotariko eskubide urraketak. PROIaren abiapuntuko galdera honakoa da: “Zer egin dezakegu kulturaren ondorioz gure inguru anitzean urratzen diren eskubideak bistaratzeko eta horien aurrean eragiteko?” Gaia ikuspegi…
Read More“Jokinekin” ekimenak aurrera darrai, indartsu
Aste honetan ikusi ditugu gure ikasle-ohiak ETBko Mihiluze programan parte hartzen. Bertan azaldu dute Jokin Larrinagaren tratamendu medikuak diruz laguntzeko asmoarekin hurbildu direla telebistara. Izan ere, Jokinek (bera ere gure ikasle-ohia), istripu larria izan baitzuen hilabete batzuk dela.Ordutik hona, bere lagunak, herriko eragileak eta familartekoak indar betez ikusi ditugu, hainbat ekimen martxan jartzen. Crowdfunding-ak, tonbolak…Orain…
Read MoreAlmeneko 5.mailako ikasleek auzolana egin dute, “Auzotik Munduari” PROIari amaiera emateko
Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek “Auzotik Mundura” PROIari amaiera emateko auzolana egin dute Torrebason. Ondorengo galdera gidariari erantzun behar izan diote: “Nola hobetuko dugu gure ingurune naturalari egindako kaltea auzolanean?” Bertan dauden elkargune ezberdinak eta ortua txukundu dituzte eta hainbat konponketa egin dituzte. Ederto ibili dira eta lan bikaina egin dute!
Read MoreHasierako Lanbide Heziketako ikasleak, PlazaBiziren Santa Barbara pizteko jaiko seinalegile
PlazaBizi ekimenak antolatutako “Santa Barbara pizteko jaia” ospatu da Arrasateko Santa Barbara parkean, honi bizi berria emateko eta herritarren arteko topagune zein bizikidetza-gune bihurtzeko asmoz. Egun berezi honetan, gure ikasleek zeregin nabarmena izan dute. Izan ere, Zaldibar guneko Hasierako Lanbide Heziketako ikasleek prestatu dituzte jai guneko informazio-posteak, bertaratutako herritar guztiei ekintzen berri emateko eta espazioa…
Read MoreGIKAI zikloko ikasleen uretako esperientzia aberasgarria Urdaibain
Urriaren 16an, ostiralez, Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza (GIKAI) Goi Mailako Heziketako 44 ikaslek eta irakasleek irteera bikaina egin zuten Urdaibaiko Biosfera Erreserbara. Giro paregabean, Arteagatik hasi eta Laidako hondartzarainoko 8 kilometroko ibilbidea osatu zuten piraguan, bi ordu eta erdiko nabigazioaren ondoren helmugara iritsiz. Ekintza Laidako UR enpresarekin batera bideratu zen, eta ingurune naturala, kirola…
Read More