Hasierako Lanbide Heziketako ikasleak, PlazaBiziren Santa Barbara pizteko jaiko seinalegile

PlazaBizi ekimenak antolatutako “Santa Barbara pizteko jaia” ospatu da Arrasateko Santa Barbara parkean, honi bizi berria emateko eta herritarren arteko topagune zein bizikidetza-gune bihurtzeko asmoz. Egun berezi honetan, gure ikasleek zeregin nabarmena izan dute. Izan ere, Zaldibar guneko Hasierako Lanbide Heziketako ikasleek prestatu dituzte jai guneko informazio-posteak, bertaratutako herritar guztiei ekintzen berri emateko eta espazioa dinamizatzeko.

Arizmendi Ikastolan komunitateari ekarpena egiten dioten eta errealitatera bideratutako proiektu praktikoak garatzea oso garrantzitsua da, eta ikasleek ilusio handiz landu dituzte informazio-euskarri hauek. 

Aupa gure ikasleak egindako lan bikainagatik! Eta eskerrik beroenak PlazaBizi ekimenari, Arimazubi auzoaren inguruak bizigarriagoak, osasuntsuagoak, seguruagoak, inklusiboagoak eta jasangarriagoak izan daitezen egiten duen ekarpen handiagatik!