Guneak
Udazken giroan ospatu dugu Gaztainerre Eguna Uribarrin eta Santa Teresan
Aurten ere gaztain erre eguna ospatu dugu Uribarri eta Santa Teresa guneetan. Uribarrin aitona-amonekin kukurutxoak prestatu, gaztainak erre, ondoren haurrek prestatutako kanta eta dantzak ikusi eta elkarrekin gaztaina erreak dastatzeko aukera izan dugu. Santa Teresan aldiz, Joxe Juanen laguntzarekin gaztainak erre eta gustura dastatu genituen. Eskerrik asko Uribarri eta Santa Teresako komunitateari, aitona-amona guztiei eta…
Read MoreLH4ko ikasleak Gaztelupen antolatutako ITSASTOLAn egon dira PROI-ari amaiera emanaz
Aurreko astean, Gaztelupeko DBH3ko ikasleek Itsastola interpretazioa zentroa gauzatu zuten. Bertara Arimazubi, Santa Teresa eta Gazteluondo guneetako LH 4ko ikasleak hurbildu ziren, eta lau esparrutan (Hidrogunea, Gizagunea, Kutsagunea eta Mikrogunea) zehar ibili ziren nagusien azalpenak entzunez eta dinamika anitzetan parte hartuz. Gustura aritu ziren guztiak! DBH3ko ikasleak Itsasoa gara PROIan murgilduta ibili dira lau astetan…
Read MoreArimazubiko 5.mailako ikasleek auzolana egin dute, “Auzotik Munduari” PROIari amaiera emateko
Arimazubiko 5.mailako ikasleek “Auzotik munduari” PROIa landu dute. Ondorengo galdera gidariari erantzun behar izan diote: “Nola hobetuko dugu gure ingurune naturalari egindako kaltea auzolanean?”. Proiektuan zehar, kutsadura mota desberdinak ikertzeaz gain, herriaren egoera zein den aztertu dute. Inguruneari egiten dizkiogun kalteak arintzeko helburuarekin, auzolana antolatu dute Arrasateko txoko desberdinetan. Antolaketari dagokionez, bost talderen artean banatu…
Read MoreZubiak eraikitzen: Garabideko ordezkarien bisita jaso dugu Ikastolan
Beste urte batzuetan bezala, Garabide elkartearen eskutik munduko jatorri desberdinetako kideen bisita izan dugu Arizmendi Ikastolan. Hizkuntza gutxituen biziraupenaz, oztopoez eta komunitate bakoitzak egiten duen lan ikaragarriaz hitz egiteko eta elkarrengandik ikasteko topaketa aberasgarria izan da. Batetik, gure hezkuntza-eredua, euskararen transmisioa eta kooperatibismoa ezagutzeko aukera izan dute gure hainbat gunetan. Bestetik, guk ere asko jaso…
Read MoreAlmeneko LH3ko ikasleak herrietako liburutegietan, irakurzaletasuna sustatzeko asmoz
Almeneko LH3ko ikasleak herriko liburutegietara joan dira bisitan, IRAKURKLIK PROIAren baitan. Irakurzaletasuna sustatzea helburu duen egitasmo honetan, ikasle bakoitzak bere herriko liburutegia gertutik ezagutzeko aukera izan du: eskoriatzarrak Eskoriatzako liburutegira hurbildu dira eta atxabaltarrak Aretxabaletakora. Bertako liburuzainek harrera bikaina egin digute eta espazioak zein funtzionamendua erakutsi dizkigute: liburuak nola antolatzen diren, maileguak egiteko zein urrats…
Read MoreEderra izan zen zapatuko Ezkurtxo Eguna!
Pasa den zapatuan Ezkurtxo Eguna ospatu genuen Eskoriatzan. Eguraldi euritsua izan bagenuen ere, jende mordoxka elkartu ginen herriko txoko ezberdinetan jolasaz gozatzeko eta, bide batez, Jose Arana pertsonaia zein bere ekarpen historikoa hurbilagotik ezagutzeko. Egunak ekintza ugarirekin utzi zigun gozamenerako tartea: txapak eta tiragomak egiteko tailerrak, goitibeherak, ipuin eta istorio-kontaketak, trikitilarien kalejira indartsua, mokadu goxoa,…
Read MoreMundukideko XI. lasterketa solidarioan izan gara: elkartasuna nagusi Urkulun
Pasa den igandean, urriak 19, Mundukide Fundazioaren XI. Lasterketa Solidarioa ospatu zen Urkulun, “Elkartasuna gara” lelopean. Egun berezi honetan Debagoiendeko nahiz inguruko hainbat kooperatiba eta erakundek hartu genuen parte, eta Arizmendi Ikastolako kideok ere ez ginen atzean geratu: Arimazubiko taldetxo bat bertan izan ginen ekimen solidario honi gure babesa emateko. Guztira 400 lagun inguru elkartu…
Read MoreRafa Carriet segurtasun adituaren bisita jaso dute Osasun Larrialdiak zikloko ikasleek
Pasa den urriaren 9an, Rafa Carriet segurtasunean adituaren bisita izan genuen Ferixalekuan. Carrietek autobabesari zein ingurune ez-seguruetan jarduteko moduari buruzko tailer praktikoa eskaini zien Osasun Larrialdietako 2. mailako ikasleei. Saioan zehar, ikasleek bertatik bertara ezagutu eta landu zituzten prebentziorako zein esku-hartzerako funtsezkoak diren hainbat teknika eta eduki teorio-praktiko. Horri esker, etorkizuneko erronka profesionalei aurre egiteko…
Read MoreGiro bikaina Santa Teresako komunitatearen Olinpiadetan
Arizmendi ikastolako ikasle ohiek eta irakasleek jaiegun berezia bizi izan zuten pasa den larunbatean. Komunitatea indartzeko eta ekimen berriak bultzatzeko asmoz antolatutako olinpiadek eta egunerako antolatutako egitarauak belaunaldi desberdinetako kideak elkartu zituzten giro paregabean. Eguna giro onean hasteko eta gunean egindako berrikuntzak ezagutzeko asmoz (izan ere, bertaratutako askok oraindik ez zuten eraikin berria ezagutzen), argazki-erakusketa…
Read MoreGazteluondoko DBH2ko ikasleak BIZI egunetan murgilduta
Gazteluondoko DBH2ko ikasleak BIZI egunetan aritu dira, aniztasunaren eta inklusioaren inguruan hausnartzeko eta gizarte inklusiboago baten aldeko kontzientzia lantzeko. Horretarako, Arrasateko hainbat zerbitzu eta eragile ezagutzeko aukera izan dute. Besteak beste, Udalaitz Aspace zentroa, Garagune zentroa, Atzegi, Begisare, Zaldibar-eko osagarria eta Gaztelupeko ZIP gela bisitatu dituzte. Bisita horien bidez, errealitate eta bizipen desberdinetara hurbildu dira,…
Read More