Guneak
Gure alea jarri dugu Zizurreko Nafarroa Oinezen, lanean zein festa-giroan
Aurten ere Almen, Basabeazpi eta Jose Aranako (Iruten) komunitateko kideekin talde ederra osatu dugu eta Nafarroa Oinez egunean egon gara lanean, eguna bera aurrera ateratzeko bolondresen artean jardunez. Xolomo, piper, patata-frijitu, ogi mozketa eta edarien artean egin genuen eguna: lana franko eginez, umorez eta horrelakoetan sortzen den giro goxoan murgilduta. Hemen eguneko irudiak:
Read MoreHUHEZIko ikasleen bisita Almenen
HUHEZIko fakultatean irakasle ikasketei ekin dioten gazte talde haundi bat hurbildu da aste honetan gure gunera. Bertan harrera egin diete Nagore Iraola zuzendariak, eta GURA eta BATU egitasmoetako zuzendari eta arduradun pedagogikoen bitartez gure ikastolako eredu pedagogikoa ezagutu ahal izan dute. Azken urteetako eraldaketaren berri izan zuten eta ohiko asignaturen ordez gure ordutegietan agertzen diren…
Read MoreBretañako Diwan-eko ikasleak Gaztelupen
Bretañako Vannes-eko diwan-eko (eskolako) ikasleak Mungiara etorri dira, eta horren harira, Euskal Herria hobeto ezagutzeko Gaztelupeko Bazarako kideekin eguna pasatu dute, bi herrialdeen nazio izaera elkarbanatuz. Ekintza ugari antolatu dira: euskararen eta bretoieraren aurkezpenak, euskal herri kirolak, ginkana, dantzak… Jardunaldi honen bidez, Bretainiaren eta Euskal Herriaren arteko kultur loturak sendotzea eta elkar ezagutza sustatzea izan…
Read MoreBadator Ezkurtxo Eguna! Jose Arana gogora ekarriz eta Eskoriatzako txokoak bizitzaz betez
Iritsi da urriko hirugarren zapatua, eta berarekin batera iritsi da Ezkurtxo Eguna! Zapatuan, urriaren 17an Eskoriatzan elkartuko gara berriz ere, festa giroaz, euskaraz eta familia arteko uneez gozatzeko. Jose Arana guneko haurtxotekan sortutako jaia da Ezkurtxo Eguna, eta urtez urte Eskoriatzako zazpi elizateak ezagutzeko aukera paregabea eskaini digu. Iazko 25. urteurrenean elizate guztietatik igaro ondoren,…
Read MoreBelaunaldi arteko topaketa berezia Iturbide Egoitzan, Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunean
Pasaden urriaren 1ean, Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatu zen, eta data berezi hau aprobetxatuz, Lanbide Heziketako Erizaintzako Zaintza Osagarrietako lehen mailako ikasleek egun paregabea igaro zuten Arrasateko Iturbide Egoitzan. Sasoibiderekin elkarlanean antolatutako ekimen honi esker, ikasleak eta egoitzako adinekoak elkarrekin bildu ziren bingo saio alai eta dinamiko batez gozatzeko. Belaunaldi ezberdinen arteko elkartruke honek irribarreak,…
Read MoreMagala espazioak ikasturte berriari hasiera emango dio urriko saioarekin eta Telegram kanal berriarekin
Uribarri guneko Magalak berriz ere ateak zabaldu ditu ikasturte berrian! Ikasturteko lehen hitzaldia eta komunitatea saretzeko sortutako Telegram kanal berriarekin estreinatu da espazioa. Ikasturteko lehen hitzaldia datorren urriaren 29an izango da, Haur Hezkuntzako etapan hainbesterako zalantza eta kezka eragiten dituen gaia izango dugu mahai gainean: Batu zaitez Magalako Telegram kanalera! Bestalde, Magala komunitate digitala sendotu…
Read MoreIkasle ohien batzordearekin elkarlanean, egun handia antolatu dugu Santa Teresa gunean datorren zapaturako
Arrasateko Musakola auzoan kokatzen den Santa Teresa guneko komunitatea indartzeko eta ekimen berriak bultzatzeko asmoz, ikasle ohiek eta irakasleek jaiegun berezia antolatu dute datorren zapaturako. Gunean egindako lehen bilerek eta bertatik sortutako lantaldeak bere fruitua eman dute. Komunitatea sendotu eta elkarrekin jarduerak antolatzeko batzordea eratuta, azken hilabeteetan buru-belarri ibili dira lanean. Bileratxo horietatik sortutako ideien…
Read MoreAlmeneko DBH4koak Euskadiko I. Drone Soccer Txapelketan
Pasa den astean DBH4ko teknologia ibilbideko ikasleek parte hartu ahal izan zuten txapelketa berezi horretan. Garaia parke teknokogikoak eta Mondragon Unibertsitateak antolatutako ekintza izan zen, eta Zientzia eta teknologiaren nazioarteko astearen baitan antolatu dute, dataz kanpo bada ere.Ekimenaren helburua, gazteak zientzia eta teknologiara hurbiltzea zen. Gure gaztetxoak oso gustura aritu ziren, batzuk dronekin aurretik ere…
Read MoreAlmeneko DBH1ekoak BATZEN proiektuan
DBH1eko ikasleak osasunaren eta arrakastarten askotariko aspektuak lantzen ari dira BATZEN proian. Hori dela eta, Ainara Urrutia etorri zen DBH 1.mailako ikasleekin egotera. BATZEN PROIan barruan, bere ibilbidean zehar eta oro har, bizitzan, izandako arrakastaz, arrakasta nola ulertzen dugun, osasuna zaintzearen garrantziaz (eta ez soilik fisikoa) aritu zen gurekin. Hemen irudiak:
Read MoreAlmeneko IZENekoak Gernika-Palestina ekimenarekin, ikasleen ekimenez
Pasa den astean bat egin genuen IZENeko hainbat ikasle eta irakaslek ikasleek gunera ekarritako ekimen batekin. Gernika-Palestina herri ekimenaren izenean, gogoan izan genuen Gazako egoera. Su-etena sinatu zenetik egundaino egon diren hildako eta erasoak izan genituen hizpide geletan, eta gero elkarretaratzea egin genuen guneko kanpoko eremuan. Hemen irudiak:
Read More