Bretañako Diwan-eko ikasleak Gaztelupen

Bretañako Vannes-eko diwan-eko (eskolako) ikasleak Mungiara etorri dira, eta horren harira, Euskal Herria hobeto ezagutzeko Gaztelupeko Bazarako kideekin eguna pasatu dute, bi herrialdeen nazio izaera elkarbanatuz. Ekintza ugari antolatu dira: euskararen eta bretoieraren aurkezpenak, euskal herri kirolak, ginkana, dantzak… Jardunaldi honen bidez, Bretainiaren eta Euskal Herriaren arteko kultur loturak sendotzea eta elkar ezagutza sustatzea izan dira helburu nagusiak.
Bidaia on! Ederki pasatu dugu eguna!