Guneak
Garabidekoen bisita jaso dugu Almenen
Astelehenean Garabideko kideen bisita jaso genuen BATU DBH eta BATU LHko klaseetan. Beraien ama hizkuntzen inguruan hitz egiteaz gain, jatorriko herrialdeetan bizi duten egoeraz hitz egin ziguten eta eguneroko borroken eta lorpenen inguruan ere. Denok bide luzea daukagun arren, orain badakigu Kaqchikelaren, Amazigharen, Nasa Yuwearen, etab.-en inguruan zerbait gehiago. Oso bisita aberasgarria izan zen guztiontzat…
Read MoreHasierako Lanbide Heziketak ASPACELAGUN saria jaso du 17 urteko elkarlan eta bide-laguntza aitortuz
Bidean elkarrekin ikasi, gozatu eta haztea da gure hezkuntza-komunitatearen oinarrietako bat. Horregatik, pozez betetzen gaituen berri bat jaso dugu: ASPACE Gipuzkoak ASPACELAGUN saria eman dio Arizmendi Ikastolako Hasierako Lanbide Heziketari, azken 17 urteotan elkarrekin egindako jarduerak eta partekatutako bidea aitortzeko. Omenaldia 2026ko urriaren 3an Donostian ospatutako X. Aspace Egunean egin zen, jai giro ederrean. Arizmendi…
Read MoreEzkurtxo Eguna ospatuko dugu urriaren 17an Eskoriatzan, aurtengoan Elizateetatik herrira jaitsita!
Udazkenarekin batera iritsi da Ezkurtxo Eguna! Aurten urriaren 17an elkartuko gara Eskoriatzan festa giroaz, euskaraz eta familia arteko uneez gozatzeko. Iazko 25. urteurrenaren ondoren, aurtengo edizioak egitura berezi eta berritua izango du: festa Elizateetatik herrigunera jaitsiko da. Jose Aranaren historia oinarri hartuta, Eskoriatzako txoko ezberdinetan zehar hedatuko da eskaintza, herriko kaleak eta espazioak bizitzaz betetzeko.…
Read MoreLH6ko ikasleek injustiziaren inguruan hausnartu dute EKIN Emakumeak elkartearen eskutik
Irailean zehar, Santa Teresa eta Arimazubiko LH6ko ikasleek EKIN Emakumeak elkarteak bideratutako tailerrak izan dituzte. Saio hauetan, gizartean ematen diren hainbat injustizia aztertu dituzte eta, horrekin batera, zapalkuntza mota ezberdinak ere landu dituzte. Tailerren helburua bidegabekerien inguruko kontzientzia piztea eta egoera horien aurrean esku hartzeko baliabide eta estrategiak lantzea izan da. Benetan interesgarriak izan dira…
Read MoreGaztelupeko Batxilergoko 2. mailako Munichen egon dira
Gaztelupeko Batxilergoko 2. mailako ikasleak Alemania aldean egon dira. Astean zehar aukera izan dute hainbat hiri: Munich, Estrasburgo… Europa Park izeneko jolas-parkean ere egon dira bueltan, ikasleen artean arrakasta handiena izan duen helmuga.Guztira, 60 ikasle inguruk hartu dute parte esperientzia honetan. Bidaia bera iazko ikasturtean antolatu zuten, eta hori posible izan zedin, hainbat ekimen jarri…
Read MoreMaritxu Kajoi eguna ospatu dugu Arrasaten
Joan den ostiralean jai giro bikaina nagusitu zen Arrasaten, Maritxu Kajoi eguna zela eta. Ikastolako gune ezberdinetako haurrek elkarrekin ospakizun polit batez gozatzeko aukera izan genuen Olarte, Uribarri, Umezaintza eta Santa Teresa guneetan. Erdiguneko 4 eta 5 urteko haurrak kaleak kolorez eta alaitasunez betetzera irten ginen jantzi dotoreak, lorak, gorbatak,… soinean genituela. Maritxuri abestia abestu…
Read MoreBelaunaldien arteko ‘Bizitza Betea’ proiektua, Argi Ibili irratsaioan
Belaunaldiak elkartu eta elkarrekin ikastea. Horixe da Arizmendi Ikastolak parte hartu duen Bizitza Betea proiektuaren oinarri eta bihotza: Leintz bailarako adinekoak eta gure Lanbide Heziketako ikasleak elkartzea, ezagutzak, bizi-esperientziak eta konplizitateak partekatzeko. Azken egitasmo honen atzean dagoen aberastasunaz aritzeko, Xabin Arriola (Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako irakaslea eta Bizitza Betea proiektuaren arduraduna) eta Eider Etxebarria (Bizipoz…
Read MoreFamiliarizazio prozesua amaituta, abian da Magala espazioa!
Irailean familiarizazio prozesu betean egon ondoren, txikienen eta euren familien gozamenerako eta bidelaguntzarako prest dago berriro ere Magala. Honako hau izango da espazioaren zerbitzu-ordutegia: Eguneroko harreraz gain, hilabetean behingo saio bereziekin jarraituko dugu. Topaketa hauetan familiekin batera hezkuntza, garapena eta zaintzaren inguruko hainbat gai sakontzeko eta elkarbanatzeko aukera izango dugu. Saio berezi hauen data, gai…
Read MoreOlarteko 5 urteko haurrak Oñatiko Natur Eskolan izan dira
Olarteko Anbotoko lagunek gogotsu eta ilusioz beteta ekin diogu ikasturte berriari. Aurtengo lehenengo proiektuan hegaztien munduan murgiltzea erabaki dugu, eta zer hobeto inguruko natura hurbiletik ezagutzea baino? Abenturarako gogoz, joan den ostiralean irteera zoragarria egin genuen Oñatiko Natur Eskolara. Bertan, ingurumen-hezitzaileen eskutik, hegaztien inguruko sekretu eta bitxikeria ugari ikasi eta ikusi genituen. Txundituta geratu ginen…
Read MoreAlmeneko batxi 2koak Parisen ikasbidaian
Pasa den astean egon ziren Almeneko batxi2ko ikasleak Parisen, hiria ezagutzen.Igandean autobusez Frantziako hiriburura norabidean irten eta ostiralean goizaldean bueltatu ziren Debagoienara. Bitartean, hiriko toki esanguratsuenak bisitatu ahal izan zituzten oinez zein itsasontzian; Eurodisneyn egun pasa ere egin ahal izan zuten. Versailleseko erret-jauregia, Louvreko museoa eta Montmartreko artisten auzoa ere ezagutu ahal izan zituzten.Ana Alvarez,…
Read More