Olarteko 5 urteko haurrak Oñatiko Natur Eskolan izan dira
Olarteko Anbotoko lagunek gogotsu eta ilusioz beteta ekin diogu ikasturte berriari. Aurtengo lehenengo proiektuan hegaztien munduan murgiltzea erabaki dugu, eta zer hobeto inguruko natura hurbiletik ezagutzea baino?
Abenturarako gogoz, joan den ostiralean irteera zoragarria egin genuen Oñatiko Natur Eskolara. Bertan, ingurumen-hezitzaileen eskutik, hegaztien inguruko sekretu eta bitxikeria ugari ikasi eta ikusi genituen. Txundituta geratu ginen guztiok!
Baina eguna ez zen hor amaitu. Bazkal ondoren, jolaserako unea ere iritsi zen; Baratzeko Pikua parkera gerturatu ginen eta bertan oso tarte polit eta gozoa igaro genuen elkarrekin: jolasean, korrika, saltoka…eta lagun arteko giro bikanean!
Egun borobila izan zen, naturaz gozatzeko eta ikasturte berri honi energiaz beteta hasiera emateko!
