Giro betean ibili gara Aretxabaletako San Migel jaietan!

Asteburu honetan ospatu ditugu Atxabaltan San Migeletako festak. Almenetik zein Basabeazpitik, egitasmo guztiak martxan jarrita hartzen dugu parte San Migeletako azokan. Basabeazpin, esaterako, aurreko egunetan, Sanmigelen inguruko beroketa lanketak egin zituzten. Lehen hezkuntzako GURAko ikasleak, berriz, azokarako produktu goxo goxoak prestatzen aritu ziren aurreko egunetan. LH1. zikloko ikasleek krispetak egin zituzten, LH3ko ikasleek kokotxoak eta…

Read More

Familiarizazioa eta mendi irteerak, ikasturte hasierako protagonistak

Ikasturte berriaren hasieran murgilduta gaudela, familiarizazio prozesuak eta mendi irteerak izaten ari dira protagonista gure Ikastolan. Egun hauetan, bailarako hainbat mendi eta tontor eta txoko ezagutzen ari dira gure ikasleak, elkar ezagutzeko, bizipenak partekatzeko eta talde kohesioa indartzeko helburuarekin. Txikienak, berriz, familiarizazio prozesuan murgilduta daude, pixkanaka-pixkanaka Ikastolako egunerokotasunera egokituz. Ikasturtea hasi zenetik, haurrak gero eta…

Read More

Almeneko taldea Kilometroetako Erronkan: Eman zure botoa ikasleei!

Berriro ere martxan da Kilometroak jaietako ekimen garrantzitsuenetako bat: Erronka. Aurten, Arizmendi Ikastolako Almen guneko gazte talde batek parte hartuko du, gure Ikastola zein herria era dibertigarri eta sormendunean erakutsiz. Erronkaren lehen proba bideo lehiaketa da. Horretarako, talde bakoitzak sormenez betetako aurkezpen-bideo bat prestatu du, Kilometroak jaiaren espiritua eta gure komunitatea uztartuz. Saria eskuratzeko ezinbestekoa…

Read More

Antzerki tailerra aurkezten izan dira DOKE taldeko kideak 

Aste honetan DOKE antzerki taldea izan dugu gurekin Almenen. Ikasturte honetan eguerdietan LHko ikasleentzat antzerki eskolak eskainiko dituzte, eta tailerraren berri lehen eskutik ematera gerturatu dira gure ikastolara. LHko ikasle guztiak igaro ziren zikloka antolatutako saioetatik, eta esperientziarekin izugarri gozatu eta primeran pasatu zuten. Dagoeneko irekita dago izena emateko epea, ikasturtean zehar antzerkiaren munduan murgildu…

Read More

C Gradu berria eskeiniko dugu Ferixalekuan, sektore soziosanitarioko lan-aukerak eta prestakuntza indartzeko

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako eskaintzan beste urrats bat eman dugu: Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia akuilatzea eta gizarte hezkuntzako esku-hartzea C Gradua abian jarri dugu Ferixalekuan. Zaintza fisikoaz harago, pertsonen adimena zein autonomia entrenatzen dituzten profesionalak heztea da helburua, gaur egungo sektore soziosanitarioaren eskaerei erantzuteko. Ezaugarri nagusiak: Abantailak eta irteerak: Informazio gehiago eta matrikulazioa Parte hartu…

Read More

Surf ikastaroa Deban, GIKAI zikloko ikasleen ikasturte hasiera borobiltzeko

Arizmendi Ikastolako GIKAI heziketa zikloko 1. eta 2. mailako ikasleek modurik osasuntsu eta alaienean eman diote hasiera ikasturte berriari: surf ikastaro bat eginez Debako hondartzan. Itsasoa eta eguraldia lagun izan genituen egun osoan zehar. IPAR SURF-eko monitoreen gidaritzapean, ikasleek uhinen artean gozatzeko eta elkarrekin talde-harremanak indartzeko aukera bikaina izan zuten.  Giro ezin hobean ikasleak topera…

Read More

Ilusioz beteta itzuli gara ikasturte berriari hasiera emateko!

Udako oporraldian indarrak hartu eta izugarri gozatuz, gogoz eta ilusioz ekin diogu ikasturte berriari.  Ikasturte hasierako lehen egun hauetan, bereziki gure ikasle txikienak hartzen dituzten guneetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Haurraren erritmoa eta egoera emozionala errespetatzea ezinbestekoa da guretzat; horregatik, hezitzaileok eta familiak eskutik helduta ari gara lanean, etxeko txikienek trantsizio hau goxotasunez eta segurtasunez…

Read More

Harrera gelako eta eguerdietako hezitzaileen taldea osatu dugu

Almen gunean harrera eta zaintza zerbitzua eskaintzen ditugu goiz eta arratsaldetan, eta eguerdian ere, lehen hezkuntzako ikasle asko bertan bazkaltzera gelditzen direnez, hezitzaileak behar izaten ditugu bai jantokian eta bai kanpoko eremuetan. Urtero, Huezin irakasle ikasketak egiten ari diren gazteak izaten dira ardura hori hartzen dutenak. Aurtengo taldea jada osatu ahal izan dugu. Gure ikastolako…

Read More

San Juan jaien atarian, festa giroa piztu dute ikasleek Arrasaten

San Juan jaien atarian, herrian festa giroa pizteko ordua heldu da. Olarte, Arimazubi eta Gazteluondoko ikasleek Errementari dantza eta danborrada eskaini zituzten Arrasateko kaleetan zehar, jai nagusiei harrera paregabea eginez. Haurren erritmo eta gogoak Seber Altube eta Herriko Plaza lepo betetzea lortu zuten. Familia, lagun eta herritar ugari bertaratu ziren ekitaldiaz gozatzera, plazari sekulako bizitasuna…

Read More

Ikasturte amaierako irteerak eta ekintzak izan ditugu azken egunetan

Udako oporrak ate joka ditugula, ikasle eta irakasleok gelako espazioak utzi eta hainbat txango eta ekintza egin ditugu azken egunotan ikasturteari amaiera borobila emateko.  Urteroko ohiturari jarraituz, azken asteak emozioz, bizikidetzaz eta, batez ere, kaleko eta naturako ekintzez josi dira. Aurten ere, adin tarte bakoitzera egokitutako irteerak antolatu ditugu gune desberdinetan, ikasleek ikasgelatik kanpo ere…

Read More