Ikasturte amaierako irteerak eta ekintzak izan ditugu azken egunetan

Udako oporrak ate joka ditugula, ikasle eta irakasleok gelako espazioak utzi eta hainbat txango eta ekintza egin ditugu azken egunotan ikasturteari amaiera borobila emateko. 

Urteroko ohiturari jarraituz, azken asteak emozioz, bizikidetzaz eta, batez ere, kaleko eta naturako ekintzez josi dira. Aurten ere, adin tarte bakoitzera egokitutako irteerak antolatu ditugu gune desberdinetan, ikasleek ikasgelatik kanpo ere elkarrekin gozatzeko eta ikasteko aukera izan dezaten. 

Guneetatik kanpoko irteera hauek funtsezkoak dira. Ikasleek harremanak beste modu batera sendotzen dituzte, eta ikasturte osoan egindako ahaleginaren ostean, merezitako saria da indar berrituta oporrei aurre egiteko.

Ikasturte amaiera bikaina guztiontzat! 

Uribarrikoak Galartzan egun pasa eta gaua pasatzen

Uribarrikoak Galartzan 2026

Olartekoak Galartzan egun pasa

Olartekoak Galartzan egun pasa 2026

Basabeazpikoak Garaionen egun pasa

Basabeazpikoak Garaionen 2026

Almeneko BATUko irteerak

WhatsApp Image 2026-06-15 at 09.26.11

Almeneko IZENeko irteerak

4F95725E-FA0D-4F81-8F7E-B18CC9517F2C

Torrebasoko igoera Almenen

55339418164_b632a26ab7_o

Gaztelupe IZENeko irteerak eta ekintzak

2526 Gaztelupe IZEN ikasturte bukaerako ekintzak