Belaunaldi arteko topaketa berezia Iturbide Egoitzan, Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunean
Pasaden urriaren 1ean, Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatu zen, eta data berezi hau aprobetxatuz, Lanbide Heziketako Erizaintzako Zaintza Osagarrietako lehen mailako ikasleek egun paregabea igaro zuten Arrasateko Iturbide Egoitzan.
Sasoibiderekin elkarlanean antolatutako ekimen honi esker, ikasleak eta egoitzako adinekoak elkarrekin bildu ziren bingo saio alai eta dinamiko batez gozatzeko. Belaunaldi ezberdinen arteko elkartruke honek irribarreak, elkarrizketa aberasgarriak eta komunitate-sarea indartzeko une gogoangarriak utzi dizkigu.
Arizmendi Ikastolatik gure esker ona nahi diegu Sasoibideri eta Iturbide Egoitzari. Plazer handia da bide hau elkarrekin egitea eta gure hezkuntza-komunitatea herriko eragileekin saretzen jarraitzea!