Gazteluondoko DBH2ko ikasleak BIZI egunetan murgilduta
Gazteluondoko DBH2ko ikasleak BIZI egunetan aritu dira, aniztasunaren eta inklusioaren inguruan hausnartzeko eta gizarte inklusiboago baten aldeko kontzientzia lantzeko.
Horretarako, Arrasateko hainbat zerbitzu eta eragile ezagutzeko aukera izan dute. Besteak beste, Udalaitz Aspace zentroa, Garagune zentroa, Atzegi, Begisare, Zaldibar-eko osagarria eta Gaztelupeko ZIP gela bisitatu dituzte. Bisita horien bidez, errealitate eta bizipen desberdinetara hurbildu dira, eta aniztasuna ulertzeko eta balioesteko aukera izan dute. Bisiten ondoren, ikasleek elkarte eta zerbitzu bakoitzean ikusitakoa eta ikasitakoa partekatu dute ikaskideekin, esperientziak eta ezagutzak elkartrukatuz.
BIZI egunen bidez, ikasleek aniztasunaren aberastasunaz jabetzeko, enpatia lantzeko eta gizarte inklusiboago baten garrantziaz hausnartzeko aukera izan dute.
Jarraian, irudiak;
