Ikasgelatik uretara: Gaztelupeko ikasleek antolatutako surf eguna Deban
Gaztelupeko Batxilergoko 2. mailako ikasleek teoriatik praktikara jauzi egin dute Jarduera Fisikoa, Aisialdia eta Osasuna ikasgaian. Oraingoan, ordea, irakasleak ez dira izan plana diseinatu dutenak; ikasleak beraiek bihurtu dira kudeatzaile.
Proiektu honen helburua aisialdiko ekintza bat hutsetik antolatzea izan da. Pauso guztiak eman dituzte: aurrekontuak alderatu, enpresekin negoziatu, logistika eta autobusak lotu eta ordutegiak zehaztu. Proposamen guztien artean, bozketak argi utzi zuen gogokoena: surfa Deban.
Antolakuntza lan gogorraren ostean, sari ederra jaso zuten olatu artean. Gaitasun profesionalak lantzeaz gain, talde-lana eta bizimodu osasuntsua uztartu dituzte egun borobil batean. Lan bikaina, ekipo!
