Guneak
Sormena eta gazte indarra Arrasaten “Piztu Plaza” jaialdian
Ikastolen Elkarteak sustatutako Piztu Plaza jaialdiak bizitasunez bete zituen joan den asteburuan Arrasateko hainbat txoko. Ekimen honen helburu nagusia ikasleek azken hilabeteetan ikasgeletan zein eskolaz kanpoko jardueretan landutako kultura-proiektuei ikusgarritasuna ematea izan da. Emaitza, Euskal Herriko ikastoletatik etorritako gazteen sormen erakustaldi borobila izan zen.Jaialdiari Herriko Plazan eman zitzaion hasiera. Bertan, Arizmendi Ikastolako Almen eta Gaztelupe…
Read MoreDBH 4. mailako ikasleak Bartzelona inguruan murgildu dira ikasbidaian
Aste Santuko oporretatik bueltan, Almen eta Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasleok urteko momenturik itxoinenetako bat bizi izan dugu: gure ikasbidaia. Kataluniako hainbat txoko ezagutzeko aukera izateaz gain, kostaldean elkarbizitza momentu oso politak eta aberasgarriak partekatu ditugu taldean. Bartzelonako kale eta gune esanguratsuenak bisitatzeak hiriaren kultura eta giroa bertatik bertara ezagutzeko balio izan digu, baina hiriburuko…
Read MoreMondragon City Challenge-k “Ihesbide” jokoa ekarri du Gaztelupera kooperatibismoa hurbiltzeko
Arizmendi Ikastolako Gaztelupe gunean ihes-gela berezi bat antolatu dute aste honetan, Mondragon City Challenge nazioarteko txapelketaren barruan. “Ihesbide” izeneko ekimen honen helburu nagusia gazteei kooperatibismoaren mundua modu dibertigarri eta praktikoan hurbiltzea izan da, enpresa-eredu honen balioak jokoaren eta talde-lanaren bidez sustatuz. Saioan zehar, ikasleok hainbat igarkizun eta froga gainditu behar izan dituzte bukaerara iristeko, eta…
Read MoreInformatikaren alorrean ibilbide osoa egiteko aukera gure Lanbide Heziketan
Teknologiaren munduan murgildu nahi duzu? Arizmendi Ikastolan eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP), informatikaren alorrean profesional bihurtzeko ibilbide osoa eta jarraitua eskaintzen dugu. Hasieratik amaierara, talentua garatzeko bidea prest dugu, ikasleak urratsez urrats espezializatu daitezen. Gure hezkuntza-eskaintzak Lanbide Heziketaren oinarritik hasi eta maila goreneraino iristeko aukera ematen du: Gure ibilbidearen indargune nagusietako bat ikasleak lanerako…
Read MoreOinak osasuntsu mantentzeko bisita berezia Almeneko LH1en
Almeneko LH1eko ikasleak giza gorputza sakon ezagutzen ari dira azken asteotan. Gaia borobiltzeko, Janireren bisita jaso dugu gelan; bera podologoa da eta ikasle baten ama. Saioan zehar, oinak zaintzeko funtsezko hainbat gomendio eman dizkie ikasleei, eta hauek adi-adi egon dira azalpenak entzuten. Bisita honi esker, asko ikasi dute gure gorputzeko atal garrantzitsu honen inguruan. Gure…
Read MoreBelaunaldiak saretzen: Santa Teresa guneko ikasle ohien batzordea martxan
Santa Teresa guneko irakasleek topaketa berezi bat antolatu dute gunetik igaro diren belaunaldi ezberdinetako ikasle ohiekin. Bilkura honen helburu nagusia urteetan zehar ikasle izandakoen arteko harremanak berreskuratzea eta sendotzea izan da, oroitzapenak partekatzeko giro atsegin eta hurbil bat sortuz. Topaketa horren fruitu gisa, ikasle ohi horiekin batera lan-batzorde bat sortzea erabaki dute, gunean ekintza ezberdinak…
Read MoreEuspoterako gakoak jaso ditugu Artemanen eskutik
Arizmendi Ikastolako Batxilergoko ikasleok komunikazioaren eta publizitatearen mundura hurbiltzeko aukera bikaina izan dugu gure gelan, Artemanekoak etorri baitzaizkigu Euspot euskarazko spot lehiaketa aurkeztera. Lehenik Almenen eta ondoren Gaztelupen egon dira Artemaneoak. Aurten gaia oso hurbilekoa dugu gazteok, sare sozialetan euskarazko edukiak sortzearen garrantziaz hausnartzea egokitu baitzaigu. Saioan zehar formazio tekniko eta sortzaile sakona jaso dugu,…
Read MoreBadator “Piztu Plaza”: gazteen sormen jaialdia Arrasaten
Apirilaren 25ean, Arrasaten euskarazko sormen jaialdi berezi bat aurrera eramango dugu lehen aldiz: Piztu Plaza. Ikastolen Elkarteak bultzatuta, gure helburua gazteok euskal kulturaren sortzaile aktibo bihurtzea da. Bertan, Arizmendi Ikastolako batxilergoko ikasleok protagonismo berezia izango dugu, egun osoko egitaraua gidatzeko ardura hartuz.Datorren apirilaren 25ean, Arrasateko kaleak, plazak eta gune kulturalak gure sormenaren eszenatoki bihurtuko ditugu…
Read MoreZatoz Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako Ate Irekietara!
Datorren apirilaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak Ate Irekiak egingo ditu Ferixalekuan (Arrasate). Aukera paregabea izango da gure instalazioak ezagutzeko, irakasleekin hitz egiteko eta gure lan-metodologia gertutik ikusteko. Ikasle bakoitzak bere bidea aurkitzea da gure helburua, eta horretarako, maila desberdinetako zikloak eskaintzen ditugu Lanbide Heziketan: Berritasun garrantzitsuak aurten! Aurten, gainera, gure eskaintza indartu…
Read MoreMagala espazioa: “Haurraren neurogarapena ulertzeko gakoak” hitzaldia, apirilaren 30ean
Gure seme-alaben garapena prozesu liluragarria da, eta hori gertutik ezagutzea ezinbestekoa da haien hazkundean lagun egiteko. Hori dela eta, hurrengo apirilaren 30ean, hitzaldi berezi bat antolatu dugu Magala espazioan: “Neurogarapena: 0-6 haurraren garapena ulertzeko gakoak”. Saio honetan, Katya Martin Requejo Neurozientzian ikerlari eta irakaslea izango dugu gurekin. Bere eskutik, haurtzaroko lehen urte horietan garuna nola…
Read More