Mondragon City Challenge-k “Ihesbide” jokoa ekarri du Gaztelupera kooperatibismoa hurbiltzeko

Arizmendi Ikastolako Gaztelupe gunean ihes-gela berezi bat antolatu dute aste honetan, Mondragon City Challenge nazioarteko txapelketaren barruan. “Ihesbide” izeneko ekimen honen helburu nagusia gazteei kooperatibismoaren mundua modu dibertigarri eta praktikoan hurbiltzea izan da, enpresa-eredu honen balioak jokoaren eta talde-lanaren bidez sustatuz. Saioan zehar, ikasleok hainbat igarkizun eta froga gainditu behar izan dituzte bukaerara iristeko, eta erronka horiek guztiak kooperatibismoarekin lotuta egon dira. Horrela, elkartasuna, lankidetza eta erabakiak taldean hartzea ezinbestekoak izan dira aurrera egiteko, kontzeptu teorikoak alde batera utzi eta balio horiek praktikan nola aplikatzen diren azalean bizi izan duten bitartean.
Ihes-gelan parte hartzean, komunikazioaren garrantziaz eta kide bakoitzaren trebetasunak batzearen balioaz jabetu dira ikasleak, ikasiz ondo pasatzea posible dela frogatuz. Mondragon City Challenge-k “Ihesbide” bezalako tresnekin lortu nahi duena da gazteok ekintzailetza kooperatiboa aukera erreal eta erakargarri gisa ikustea gure etorkizun profesionalerako. Gaztelupen egindako saio honekin, gure herriko eta inguruko kooperatiba-sarea hobeto ulertzeko eta mundu horretan murgiltzeko atea ireki digute, sormena eta lankidetza uztartuz. Aipatu beharra dago, Mondragon City Challenge-n edizio berria gerturatzen ari dela.
Hemen argazki ezberdinak:

Mondragon City Challenge-k "Ihesbide" jokoa ekarri du Gaztelupera kooperatibismoa hurbiltzeko