Informatikaren alorrean ibilbide osoa egiteko aukera gure Lanbide Heziketan

Teknologiaren munduan murgildu nahi duzu? Arizmendi Ikastolan eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP), informatikaren alorrean profesional bihurtzeko ibilbide osoa eta jarraitua eskaintzen dugu. Hasieratik amaierara, talentua garatzeko bidea prest dugu, ikasleak urratsez urrats espezializatu daitezen.

Gure hezkuntza-eskaintzak Lanbide Heziketaren oinarritik hasi eta maila goreneraino iristeko aukera ematen du:

  1. Hasierako Lanbide Heziketa (Arizmendi Ikastola): Informatika eta komunikazioetarako oinarrizko profesionala izateko ziklo berria.
  2. Erdi Mailako Lanbide Heziketa (Arizmendi Ikastola): Mikroinformatika-sistemen eta sareen kudeaketan sakontzeko.
  3. Goi Mailako Lanbide Heziketa (MGEP): Sareko informatika-sistemen administrazioan espezializatzeko.
  4. Espezializazio Zikloa: Behin goi-mailako teknikari titulua lortuta, zibersegurtasunaren bezalako alor aurreratuetan espezializatzeko.

Gure ibilbidearen indargune nagusietako bat ikasleak lanerako zein Goi Mailako ikasketetarako prestatzea da. Goi Mailako Zikloa amaitzean ere, Ingeniaritza Gradura salto egiteko aukera zuzena dago.