2526 Batxi 2-koen agur-bazkaria

Aste honetan bukatu dituzte azterketak batxi 2koek. Urtero, momentu hau iristen denean agur-bazkaria egin nahi izaten dugu ikasle eta irakasle taldekoek elkarrekin. Nahiz eta hurrengo asteetan oraindik USAP probak prestatzeko klaseetara edo ez-ohiko deialdiko azterketak prestatzekoetara etorri beharko diren, ulertzen dugu egun inportantea dela. Orainarte bizi izan duten etapa inportante baten bukaera delako eta beste…

Read More

Arizmendi Ikastolako ikasleak protagonista AEDren 39. Literatura Lehiaketan: sariak jaso eta banatu ditugu!

Maiatzaren 13an ospatu zen AED elkarteak antolatutako 39. Arrasate Literatura Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia Kulturaten, eta bertan izan ginen Arizmendi Ikastolako komunitateko ordezkariok. Pozgarria izan da gure hainbat ikasle sarituak izatea eta hainbat irakasle epaimahaikide gisa aritu izana.Aurten ere parte-hartze handia eta maila bikaina izan da genero literario desberdinetan: narrazioa, bertsogintza, poesia, komikia… Horrelako ekimenek…

Read More

Jakiunde diplomak Gaztelupeko DBH 4ko ikasleentzat, haien jakin-mina sarituz

Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasle batzuek diploma jaso dute Jakin-mina hitzaldi zikloan parte hartzeagatik. Gaur, maiatzaren 14an, Gipuzkoako Foru Aldundian egin da ekitaldia, ikasleek aitortza hau jasotzen dute Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatutako programan erakutsitako konpromisoagatik. Ikasleek borondatez hartzen dute parte ekimenean eta, guztira, 15 hitzalditan murgiltzeko aukera dute. Saioak hiru hizkuntzatan eskaintzen…

Read More

Aurrematrikula zabalik da MONDRAGON Lanbide Heziketan

1000 ikasletik gorak egiten dute MONDRAGON taldean Lanbide Heziketa osatzen duten zentroen aldeko hautua. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak  (Arrasate),  Arizmendi Ikastolak (Arrasate), Oñati Gestio Heziketak (Oñati),  Lea Artibai Ikastetxeak (Markina-Xemein) eta Politeknika Txorierrik (Derio) osatzen dugu MONDRAGON Lanbide Heziketa taldea. 30 titulazio ekaintzen ditugu guztira, enplegagarritasun handieneko esparruetan; industria, energia, osasuna, telekomunikazioa, finantza, marketina, informatika, kirola edo elikaduraren…

Read More

Santa Teresa guneko komunitatea, Musakolako jaiak girotzeko prest!

Musakola auzoa jai giroan murgiltzeko prest dago. Datorren ostiralean, maiatzaren 15ean, Santa Teresa guneko komunitateak ekintzaz betetako egitaraua prestatu du San Isidro jaiei hasiera indartsua emateko. Eguneko protagonistak, ohi denez, Astokiloak izango dira. Goizetik hasita, danbor hotsak eta festa nagusituko dira ikastolako patioan eta auzoko kaleetan. Santa Teresako komunitate osoa —ikasle, ikasle-ohi, guraso zein profesional—…

Read More

Basabeazpiko Udaberri festa ospatu dugu, hogeigarrenez

Zein egun ederra pasatu genuen larunbatean!! Eguraldia lagun izan genuen azkenean, astean zehar geneuzkan aurreikuspenegatik herriko bazkaria Almenera aldatu behar izan bagenuen ere. Goizeko umeentzako jolasak, buruhandiekin kalejira, antzerkia, plazako talo usaina, bertan ere jolas eta dantzak, eta bukatzeko, beti bezala, bazkaria lagun giroan. Horiek izan genituen eguneko osagaiak. Eta horri gehitu zitzaion ikastolako familia…

Read More

Lehen sorospenak 0-6 urteko haurrekin: Magala espazioaren hurrengo hitzaldia

Uribarri guneko Magala espazioak hazkuntzari eta haurren osasunari lotutako formazio saio berri bat antolatu du. Oraingoan, guraso eta hezitzaileentzat ezinbestekoa den gai bat landuko da: “Lehen sorospenak 0-6 urteko haurrekin”. Hitzaldia maiatzaren 21ean izango da, 17:30ean, Magala espazioan bertan. Saioaren helburu nagusia da gurasoei tresnak eta konfiantza ematea etxean edo egunerokoan gerta daitezkeen ezustekoen aurrean…

Read More

GAUR: “Birziklanet-Sahara” proiektuaren kontakizuna Kulturaten

Gaur, maiatzak 12, arratsaldeko 18:00etan, Arrasateko Kulturatek hitzordu berezi bat hartuko du: “Birziklanet-Sahara, bidaia baten kontakizuna” hitzaldia. Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak “Birziklanet-Sahara, bidaia baten kontakizuna” izeneko hitzaldia antolatu du. Ekimen honen bidez, gure ikasleek berregokitutako ordenagailuak Saharara nola iritsi diren eta proiektuak hango hezkuntzan duen eragina azalduko da, bertatik bertara bizitako esperientziak partekatuz. Xehetasunak: Zatoz…

Read More

Almeneko LH3koak Urkuluko araztegira bisitan

Urkuluko araztegia eta presa bisitatzera joan gara Almeneko LH3ko ikasleak. ArdURA PROIarekin lanean ari gara eta gelan uraren zikloa zer den ikusi ostean, uraren kontsumoaren inguruan hausnartu eta beste hainbat lanketa egin ondoren, Urkuluko araztegia eta presa bisitatzera joan gara. Gure etxeetara ura iristeko zein pauso ematen diren, urtegian bildutako ura araztegian nola garbitu eta…

Read More

Arimazubi eta Santa Teresako 4.mailako ikasleak Orion izan dira

Pasa den astean Santa Teresa eta Arimazubi guneko 4.mailako ikasleak ikasturte amaierako irteeran egon ziren Orion. Momentu batzuetan eguraldia lagun izan ez zuten arren, aurreikusitako ekintza guztiak egin zituzten. Kayakean ibili ziren, hondartzan jolastu, itsasargira bisita egin eta Orioko herria ezagutu zuten. Bi guneen arteko harremanak asko sendotu dira eta primeran pasa zuten! Eskerrik asko…

Read More