Aurrematrikula zabalik da MONDRAGON Lanbide Heziketan

1000 ikasletik gorak egiten dute MONDRAGON taldean Lanbide Heziketa osatzen duten zentroen aldeko hautua. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak  (Arrasate),  Arizmendi Ikastolak (Arrasate), Oñati Gestio Heziketak (Oñati),  Lea Artibai Ikastetxeak (Markina-Xemein) eta Politeknika Txorierrik (Derio) osatzen dugu MONDRAGON Lanbide Heziketa taldea.

30 titulazio ekaintzen ditugu guztira, enplegagarritasun handieneko esparruetan; industria, energia, osasuna, telekomunikazioa, finantza, marketina, informatika, kirola edo elikaduraren inguruan, besteak beste. 

Aurrematrikula epea zabalik 

Gogorarazi nahi dugu maiatzaren 4tik 22ra bitartean zabalik dagoela Lanbide Heziketako ziklo guztietan izena emateko aurrematrikula epea. 

Idazkaritzako ordutegia

Aurrematrikula epean zehar (maiatzaren 22ra arte), idazkaritzaren ordutegia ondorengoa izango da Ikastolan:

  • Astelehenetik ostegunera: 09:00 – 13:00 eta 14:30 – 17:30.
  • Ostiraletan: 09:00 – 13:00 eta 14:30 – 17:00.