Jakiunde diplomak Gaztelupeko DBH 4ko ikasleentzat, haien jakin-mina sarituz

Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasle batzuek diploma jaso dute Jakin-mina hitzaldi zikloan parte hartzeagatik. Gaur, maiatzaren 14an, Gipuzkoako Foru Aldundian egin da ekitaldia, ikasleek aitortza hau jasotzen dute Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatutako programan erakutsitako konpromisoagatik. Ikasleek borondatez hartzen dute parte ekimenean eta, guztira, 15 hitzalditan murgiltzeko aukera dute. Saioak hiru hizkuntzatan eskaintzen dira —euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez— eta askotariko gaiak jorratzen dituzte: literatura, musika edo historiaz gain, neurozientziak, adimen artifiziala, jasangarritasuna eta klima-aldaketa ere aztertzen dituzte.
Esperientzia honen bidez, ikasleek curriculumetik kanpoko arloetan sakontzen dute eta, adituen eskutik, ikuspegi berriak zein euren interesa pizten duten ezagutzak jasotzen dituzte. Zalantzarik gabe, parte-hartze honek euren garapen pertsonal eta intelektualean urrats garrantzitsua dakar. Hona hemen ekitaldiak uzten dizkigun irudiak:

2526 JAKIN-MINA