Guneak
LH5eko ikasleek BIZI egunak izan dituzte
LH5eko ikasleek 112 izeneko BIZI egunak izan dituzte. Lehen sorospenen inguruko lanketak egiteko egunak izan dira. Larrialdi egoeretan nola jokatu ikasi dute, zer egin behar den kasu bakoitzean, eta lanketa desberdinak egin dituzte. Horretarako, Ferixalekuko osasun larrialdietako zikloko irakasleen bisita ere izan dute ikastolan eta hauek larrialdi kasuetan baliagarriak izan daitezkeen hainbat teknika eta maniobra…
Read MoreAlmen60: Bazkarirako tiketak salgai aste honetan
Datorren astean zehar, Almen, Aretxabaleta eta Eskoriatzan bazkariko tiketak saltzen egongo gara. Lehen eskatutako biserak eta poltsak jaso edo/eta erosteko aukera ere egongo da. Ikus datak eta lekuak: *Maiatzak 14; 16:00-18:30 Almeneko autobus geltokian *Maiatzak 15; 18:00-20:00 Atxabaltan (Mitarte Kalean) eta Eskoitzan (Herriko plazan) Lagun artean ELKARTU, Almeneko garaiak OROITU eta GOZATZEKO momentua iristear da!…
Read MoreEITBko Faktoria irratsaioa Almenen
Atzo EITB irratiko Faktoria programa grabatu zuten Almenen. LH3ko ikasle batzurekin solasaldia izan zuten, eta grabaketa egin zuten bertan. Gai desberdinei buruz hitz egiteko parada izan zuten eta ikasleentzat oso esperientzia aberasgarria izan zen. Datorren astean emitituko dute programa zati desberdinetan, eta beraz, adi egon eta programa entzuten saiatu, ea gure ikasleak entzuten dituzuen! Eskerrik…
Read MoreAtxabaltako prozesu partehartzaileko taldean gaude ikastolakoak: Nolako atxabaltarrak izan nahi dugu etorkizunean?
Maiatzean zehar hainbat saio antolatu dituzte Aretxabaletan, bertako udaletxeak eta UDAk deituta, tituluan ageri den galderari erantzuna emateko helburuarekin. Bertan parte hartzen ari gara ikastolako hainbat kide, egitasmo ezberdinak ordezkatuz, herriko beste eragile batzuekin batera. Irudietan ikusiko duzuen bezala, 40-50 laguneko taldea osatu ahal izan dugu, eta denon artean irudikatzen ari gara, nolabait esateko, etorkizunean…
Read MoreHerritarrei zuzendutako “Birziklanet-Sahara, bidaia baten kontakizuna” hitzaldia egingo dugu Arrasateko Kulturaten
Datorren asteartean, maiatzak 12, gonbidapen berezi bat dugu zuentzat Arrasateko Kulturaten, 18:00etan. “Birziklanet Sahara, bidaia baten kontakizuna” izenburupean, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan arrakala digitala murrizteko egiten ari garen lanaren berri emango dugu. Ekimen hau Lanbide Heziketako Mikroinformatika zikloko ikasleek eta irakasleek bultzatutako proiektua da, Elkartenetekin elkarlanean. Hitzaldian, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan hezkuntza digitala sustatzeko egiten ari den…
Read MoreZabalik da Lanbide Heziketan aurrematrikula egiteko epea
Atzo, maiatzak 4, hasi zen Lanbide Heziketako zikloetan izena emateko epea, eta datorren maiatzaren 22ra arte luzatuko da. Aurten gure eskaintza indartu dugu lan-merkatuaren beharrei erantzuteko. Hona hemen zerrenda osoa: Goi Mailako Zikloa: Erdi Mailako Zikloak: Hasierako Lanbide Heziketa: Berritasun garrantzitsuak aurten! Eskaintza bi aukera berri hauekin osatu dugu: Idazkaritzako ordutegia Aurrematrikula epean zehar (maiatzaren…
Read MoreNeurogarapena eta haurren jokabidea aztergai izan genuen Magala espazioaren azken saioan
Joan den ostegunean, apirilak 30, Magala espazioaren apirileko saioa egin genuen. Oraingoan, neurogarapena izan genuen hizpide Katya Martinen eskutik. Katya Arizmendi Ikastolako gurasoa izateaz gain, neurohezkuntzan ikerlaria eta Huheziko irakaslea ere bada. Saioan zehar, haurraren garapena eta jokabidea hobeto ulertzeko gako garrantzitsuak partekatu zituen gerturatu ziren guraso eta profesionalekin. Eskerrik asko, Katya, zure jakintza gurekin…
Read MoreUdaberriko jaixa ospatuko dugu datorren zapatuan Aretxabaletan!
Negua atzean utzi dugu eta lurra esnatu da. Udaberriarekin batera, dena loratu eta kolorez jantzi denez, ospatzeko garaia heldu zaigu! Datorren maiatzaren 9an, zapatua, Arizmendi Ikastolako guraso, ikasle eta irakasleok elkarrekin gozatzeko egun handia izango dugu Aretxabaletan. Umorez, poztasunez eta auzolanean, egun osoko egitarau oparoa prestatu dugu familia guztientzat: 10:30 – Egunaren hasiera Basabeazpi kanpoan…
Read More“Non Gogoa, Han Txangoa!” PROI-ari amaiera eman diogu 5.mailan.
LH 5.mailako ikasleak “Non Gogoa, Han Txangoa” PROIa lantzen aritu dira. PROI honetan ikasturte amaieran egiteko txangoa antolatzea izan da helburu nagusia. Horretarako aurrekontua, eguraldia, kokapena eta inguruak ematen dituen aukerak kontuan hartu behar izan dituzte. Txangoa aurkezteko Visual Thinking bat egin dute, eguneko egitaraua eta proposatutako ekintzak modu bisual eta erakargarri batean azalduz. Guzti…
Read MoreSan Andres auzoko jaiei hasiera eman diegu Umezaintza guneko haurrek
Pasaden asteburuan ospatu diren San Andres auzoko jaietan murgiltzeko Umezaintzako haurrok ekintza desberdinak burutu ditugu. Urtero legez, asteazken goizean 3, 4 eta 5 urteko haurrok izan dugu jaiei ongi etorria emateko ardura; kalejiran kolorez eta pozez bete genituen San Andres auzoko kaleak herri eskolako lagunekin batera. Auzoko jaietako zapi naranjak eta bestelako osagarriak jantzi eta…
Read More