Herritarrei zuzendutako “Birziklanet-Sahara, bidaia baten kontakizuna” hitzaldia egingo dugu Arrasateko Kulturaten
Datorren asteartean, maiatzak 12, gonbidapen berezi bat dugu zuentzat Arrasateko Kulturaten, 18:00etan. “Birziklanet Sahara, bidaia baten kontakizuna” izenburupean, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan arrakala digitala murrizteko egiten ari garen lanaren berri emango dugu.
Ekimen hau Lanbide Heziketako Mikroinformatika zikloko ikasleek eta irakasleek bultzatutako proiektua da, Elkartenetekin elkarlanean. Hitzaldian, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan hezkuntza digitala sustatzeko egiten ari den lanaren berri emango dugu; nola ari diren hango irakasleak formatzen, datorren ikasturtetik aurrera informatika irakasgaia Lehen Hezkuntzako curriculumean ofizialki txertatu dadin.
Fronte Polisarioko ordezkariaren bisita
Kulturateko saio hau aste erabakigarri baten ostean dator. Izan ere, joan den asteazkenean, apirilak 29, Mujtar Lebohi, Fronte Polisarioko ordezkari berria Euskadin, Ferixaleku gunean izan zen Lanbide Heziketakoen proiektua bertatik bertara ezagutzeko. Bisita honek interes handia piztu du azken egunotan, eta gure lanaren berri eman dute hainbat komunikabidek, proiektuak duen balio soziala azpimarratuz:
Goiena | DV | Mondraberri | TU Lankide | Noticias de Gipuzkoa | Euskadi Irratia
Gogoratu hitzordua:
- Eguna: Maiatzak 12, asteartea.
- Ordua: 18:00etan.
- Lekua: Kulturateko areto nagusian (Arrasate).
- Hizlariak: Mujtar Lebohi (Fronte Polisarioko ordezkaria), Saleh Salehk (proiektuaren ordezkaria Saharan), Gaizka Eraña (Birzkiklanet proiektuaren arduraduna) eta Beñat Irazabal (Lanbide Heziketako Zuzendaria), Jabi Alfaro (Elkartenet-eko arduraduna).
Zatoz gure proiektua gertutik ezagutzera!


