Zabalik da Lanbide Heziketan aurrematrikula egiteko epea
Atzo, maiatzak 4, hasi zen Lanbide Heziketako zikloetan izena emateko epea, eta datorren maiatzaren 22ra arte luzatuko da. Aurten gure eskaintza indartu dugu lan-merkatuaren beharrei erantzuteko. Hona hemen zerrenda osoa:
Goi Mailako Zikloa:
- Gizarte eta kirol animazioaren irakaskuntza (GIKAI).
Erdi Mailako Zikloak:
- Erizaintzako zaintza osagarriak.
- Mikroinformatika sistemak eta sareak.
- Osasun larrialdiak.
Hasierako Lanbide Heziketa:
- Sukaldaritza.
- Etxebizitzen mantentze lanak.
- Informatika.
Berritasun garrantzitsuak aurten!
Eskaintza bi aukera berri hauekin osatu dugu:
- Ziurtagiri profesionala (C Gradua): Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia akuilatzea eta hezkuntzako esku-hartzea.
- Informatika eta komunikazioetako oinarrizko profesionala.
Idazkaritzako ordutegia
Aurrematrikula epean zehar (maiatzaren 22ra arte), idazkaritzaren ordutegia ondorengoa izango da:
- Astelehenetik ostegunera: 09:00 – 13:00 eta 14:30 – 17:30.
- Ostiraletan: 09:00 – 13:00 eta 14:30 – 17:00.
Informazio gehiagorako, bisitatu gure web gunea Ferixalekua eta Zaldibar guneetan.