Almen60: bolondres bila eta krosserako topaketa/entsegua

Badator egun handia eta martxa hartzen hasi da antolakuntzako taldea. Hiru gai dauzkagu gaurko honetan: Alde batetik, eguna aurrera ateratzeko jende askoren laguntza beharko dugunez, bolondres bila gabiltza, Hainbat ordu tarte eta zeregin betetzeko. Animatuz gero, bete ezazu GALDETEGI HAU aste honen bukaerarako asko jota. Izena ematen duzuenokin, ekaina hasieran harremanetan jarriko gara zeregina zehazteko. Beste alde…

Read More

Almen DBh1: Bee Api proiektuan, bisita jaso dugu

Udaberrian sartuta, urtero, ikasleak naturaren inguruan, bertako bizidunei buruz, eta bereziki erleen munduaz ikasten aritzen dira, Bee Api proiektuaren testuinguruan. Tartena, gainera, erlezainak ere izaten ditugu bisitan. Bada, aurten, Antton Salaberria ikasle ohia etorri zaigu pasa den astean erleen inguruan berak bizi izandako esperientziak kontatzera. Erleen garrantziaz jabetzeaz gain, erleen mundua osatzen duten ezaugarri eta…

Read More

San Isidroak ospatu ditugu Santa Teresan, auzoari ekarpena eginez

Auzoari gure ekarpena eginez, San Isidro jaietan murgildu da Santa Teresako komunitatea azken asteotan. Urtero bezala, Ziorlako auzoko ospakizunetan parte hartu nahi izan dugu, elkarlana, sormena eta komunitate giroa ardatz hartuta. BATUko ikasleak buru-belarri aritu dira “Nola apainduko ditugu jaietarako gure auzoko kaleak modu jasangarri batean?” galdera gidari gisa izan duen PROIean. Hausnarketa horretatik abiatuta,…

Read More

“Uribarritik mundura” proiektua landu dugu

Uribarritik mundura proiektuaren bueltan aritu gara Uribarri gunean azkenengo asteetan zehar. 16 jatorri ezberdinetako familiak osatzen dugu Uribarriko komunitatea eta 9 hizkuntza ezberdin ditugu gunean. Ez da gutxi ezta? Errealitate hori aprobetxatuz kultura eta hizkuntza ezberdin horiek gertutik ezagutzeko hautua egin dugu gunean. Hala nola, Argentinako “txokotorta” eta Bolibiako arepak probatu ditugu. Senegal, Honduras eta…

Read More

DBH1eko ikasleek «Don’t worry, bee api» proiektua abiatu dute erleen garrantziaz sentsibilizatzeko

Biodibertsitatearen defentsan euren aletxoa jartzeko asmoz, «Don’t worry, bee api» izeneko PROIa landu dute Gazteluondoko ikasleek. Proiektu honetan, webgune bat eta logo bat sortu dituzte herritarrak biodibertsitatearen galeraz ohartarazteko. Gure ingurunea babestea guztion ardura dela argi utzi nahi izan dute gure Ikastolako DBH1eko ikasleek. Erleen egoera eta garrantzia ardatz hartuta, ekimen honen helburu nagusia ekosisteman…

Read More

“Nor naiz ni, zu?” PROIari amaiera emateko erakusketa antolatu dute 6.mailakoek

Arimazubiko eta Almeneko LH 6.mailakoek “NOR NAIZ NI, ZU?” PROIa landu dute. Proiektu honetan, emozioen inguruko lanketa egin ditute ikasleek. Helburua sentitzen dituzten emozioak izendatzea eta identifikatzea izan da, eta ondorioz, norbere burua hobeto ezagutzea izan da. Hilabetean zehar landutakoari amaiera emateko azken produktua maskara baten sorkuntza izan da. Pasa den astean familientzako maskaren erakusketa…

Read More

Kirol egokitua gertutik ezagutzeko aukera izan dute Gazteluondoko ikasleek

Pasa den ostegunean, Gazteluondoko 4. mailako ikasleek esperientzia berezi eta aberasgarri bat bizitzeko aukera izan zuten. ONCEko kideekin batera, ikusmen urritasuna duten pertsonen egunerokoa eta bereziki kirol egokitua gertutik ezagutu zuten. Saioan zehar, ikasleek golballa praktikatu zuten; ikusmen urritasuna duten pertsonentzat egokitutako kirola, entzumenak eta talde-lanak garrantzi handia duten jarduera. Begiak estalita aritu zirenez, orientazioa,…

Read More

LH 4ko ikasleak Xirristi-mirristi PROIan murgilduta

Xirristi-mirristi PROIan murgilduta gaude LH 4.mailako ikasleak. Proi honetan, norberaren ondoezak sendatzeko erremedioak ezagutu eta transmititzea dugu helburu. Sendabelarren inguruan informazio gehiago jasotzeko asmoz amama Glori gonbidatu dugu Gazteluondora. Sendabelar ugari ekartzeaz gain, bakoitza zertarako eta nola erabili daitekeen azaldu digu. Arimazubira, berriz,  Gemma Orobengoa eta Esti Berezibar gerturatu dira; intsusa sendabelarrarekin egindako ukendua nola…

Read More

Almeneko LH4koak Baratzen

Aste honetan, Almeneko LH 4ko gure ikasleek kurtso amaierako irteera berezia egin dute Baratze baserri-eskolara. Bi gau pasatu dituzte etxetik kanpo, eta esperientzia ahaztezina izan da guztiontzat. Baratzen egon diren egunetan, naturarekin eta baserriko bizitzarekin lotutako hainbat tailerretan murgildu dira buru-belarri. Baratzean zein lorategian lanean aritu dira, animaliak gertutik zaindu eta elikatu dituzte, eta egurra…

Read More

Almeneko LH2koak Hondarribin

Aste honetan Hondarribin izan dira Almeneko LH2ko ikasleak. Kurtso amaierako irteera egin dute eta gaba bat pasatu dute Hondarribiko aterpetxean. Lehenengo Eureka! zientzia museora ere joan ziren, eta Oreretako ikastolan ere egin zuten geldiunetxo bat. Hondarribi herria ezagutzeko eta hondartzan jolasteko parada ere izan zuten, eta gelako lagun eta irakasleekin egun politak igaro zituzten. Oso…

Read More