Kirol egokitua gertutik ezagutzeko aukera izan dute Gazteluondoko ikasleek
Pasa den ostegunean, Gazteluondoko 4. mailako ikasleek esperientzia berezi eta aberasgarri bat bizitzeko aukera izan zuten. ONCEko kideekin batera, ikusmen urritasuna duten pertsonen egunerokoa eta bereziki kirol egokitua gertutik ezagutu zuten.
Saioan zehar, ikasleek golballa praktikatu zuten; ikusmen urritasuna duten pertsonentzat egokitutako kirola, entzumenak eta talde-lanak garrantzi handia duten jarduera. Begiak estalita aritu zirenez, orientazioa, arreta eta komunikazioa lantzeko aukera paregabea izan zuten.
Esperientzia oso aberasgarria eta dibertigarria izan zen ikasleentzat. Gainera, kirolaz gozatzeko modu desberdinak ezagutzeaz gain, enpatia, errespetua eta inklusioaren garrantzia ere landu zituzten.
Mila esker ONCEko lagunei!