Brasilgo eta Euskal Herriko nekazaritza ezagutzeko asmoz, hainbat bisita izan ditugu

LH5eko ikasleak “A ze kakaoa!” PROIa lantzen ari gara. Proiektu honetan, gure kontsumo ohiturek nekazariengan izan dezakeen eraginaren inguruan ikertzen eta hausnartzen ari gara. Besteak beste, munduko eta Euskal Herriko nekazaritza ikertzen aritu gara, ondoren bi hauen arteko ezberdintasunak aztertzeko. Helburu honi erantzute aldera, bertako eta Brasilgo nekazaritza ezagutzeko, bisita ezberdinak izan ditugu astean zehar. …

Read More

Euskararen Jaialdia ospatu dugu Arimazubiko Euskara Batzordeak antolatuta

Urtero legez, Euskararen Jaia ospatu dugu Arimazubin. Laugarren edizioa izan duen jai honek,  Euskara Batzordeko kideek ikasturte guztian zehar egindako lan izugarria du atzetik.  Euskararekiko atxikimendua sendotzea eta gure hizkuntzarekin bizipen atsegin eta positiboak bizitzea helburu izanik, giro paregabean pasatu genuen ostiral arratsaldea.   15:30etatik 16:30etara, herri kirolak, karaokea, marrazki tailerra, aurpegi margoketa, dantza txokoa, bingo…

Read More

Jose Arana eta Basabeazpiko 5 urteko haurrak Galartzan

Aurreko astean Galartzan egon ginen Basabeazpiko eta Jose Aranako haurrak elkarrekin. 5 urteko gelakoak Galartzara joan ginen eta gure artean gehiago ezagutzeko aukera izan genuen. Gaba bat bertan igaro genuen gainera, eta jolas eta ekintza pila bat egin genituen. Ikastolan garrantzi handia ematen diogu familiarizazioari, eta datorren ikasturtean Almenen elkartuko direnez, familiarizazio prozesu horretan laguntzeko…

Read More

Urkulu, Gaztelupeko eta Almeneko 1.batxilergoko ikasleen bizikleta irteeraren helmuga

Azterketen bukaera aprobetxatuz, Gaztelupeko eta Almeneko Batxilergoko 1. mailako ikasleek modu paregabean ospatu dute urte osoko ahalegina eta, bide batez, agur esan diote Gorputz Hezkuntzari: bizikleta irteera bat eginez Urkuluko urtegira. Azken ebaluaziorako ezinbestekoa zen txango honetan, ikasleek kaskoa jantzi, pedalei eragin eta ibilbide ezberdinetatik iritsi ziren helmugara, sasoi bikainean daudela erakutsiz eta irakasle ezberdinak…

Read More

Almeneko LH1ekoak Basondon

Almeneko LH1ekoek kurtso amaierako irteera egin dute. Urdaibai inguruan dagoen fauna babeslekua da Basondo, eta animalia desberdinak ikusi ahal izan dituzte. Ikasle eta irakasleak  oso pozik aritu dira bertakoen azalpenak entzuten eta oso esperientzia aberasgarria izan da. Lagun artean egun zoragarri bat igarotzeko parada izan dute. Oso ongi pasatu dute eta oso pozik etorri dira…

Read More

Brasilgo bisita bat Arimazubin, esperientzia kooperatiboa ezagutzeko helburuz

Rio de Janeiro estatuko Maricá hiriko ordezkari batzuk etorri dira gurera. Bertan ekosistema kooperatibo bat garatzen ari dira eta gure Bailarako esperientzia kooperatiboa gertutik ezagutzera etorri dira. Arizmendi Ikastola ere bisitatu dute gure esperientzia eta jarduna hobeto ezagutzeko. Interes handia erakutsi dute eta gure funtzionamenduaz gain, hezkuntza ereduan emandako aurrerapausuak  azaldu dizkiegu. Plazer bat izan…

Read More

Mila esker “Birziklanet-Sahara, bidaia baten kontakizuna” ekitaldian gurekin izateagatik!

Joan den astean, maiatzaren 12an, arratsalde berezia eta hunkigarria bizi izan genuen Arrasateko Kulturateko areto nagusian. Gure Lanbide Heziketako ikasleek berregokitutako ordenagailuak Saharara nola iritsi diren eta proiektuak hango lehen hezkuntzan nola eragin duen azaldu genuen, bertatik bertara bizitako esperientziak partekatuz. Arizmendi Ikastolatik bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu gurekin batera elkartasun-bidaia honen xehetasunak ezagutzera hurbildu…

Read More

DBH 4ko eta GIKAI heziketa zikloko ikasleak elkarrekin lanean: kirola eta ikaskuntza Ferixalekuan

Azken bi asteotan, Gaztelupeko DBH 4ko ikasleak Ferixalekuan izan ditugu bisitan, eta bertan oso elkarlan aberasgarria loratu da. GIKAIko (Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza) 2. mailako ikasleek Spinning saioak eta indar-zirkuitu bereziak diseinatu eta gidatu dituzte haientzat. Saio hauetan ez da ezer falta izan: izerdia, esfortsu itzela, erronka berriak eta kirola egiteko modu desberdinak ezagutzeko…

Read More

Osasun Larrialdietako ikasleak Gurutze Gorriaren materiala eta anbulantziak gertutik ezagutzen

Pasa den astean, Osasun Larrialdietako 1. mailako ikasleokin San Prudentzioko Gurutze Gorriaren egoitza bisitatzeko aukera bikaina izan genuen. Bertan, erakundearen funtzionamenduari buruzko hitzaldi interesgarri bat jaso ondoren, lanean erabiltzen dituzten anbulantziak, tresnak eta materialak gertutik ezagutu genituen. Gainera, ikasitakoa praktikan jartzeko tarte bat ere izan genuen, gure formakuntzarako oso aberasgarria izan dena. Mila esker bertako…

Read More

Lanbide Heziketan aurrematrikulatzeko azken egunak: Aurkitu zure bidea Arizmendi Ikastolan!

Gogoratu maiatzaren 22an, ostirala, amaituko dela Lanbide Heziketako zikloetan izena emateko aurrematrikula epea. Arizmendi Ikastolan ikasle bakoitzak bere bidea aurkitzea dugu helburu, eta horretarako, lan-merkatuaren beharretara egokitutako maila desberdinetako eskaintza zabala eta berritasun indartsuak ditugu aukeran, Arrasateko Ferixaleku zein Zaldibar guneetan: Berritasun garrantzitsuak aurten! Ikasturte honetan, gainera, gure eskaintza gehiago indartu dugu lan-merkatuaren eskaera berriei…

Read More