Bertsolariekin saioa Almenen

Aurten ere LH4, LH5 eta LH6koek bertsolaritza lantzen aritu dira ikasturtean zehar. Urtero lantzen da maila hauetan eta kurtsoa behar bezala amaitzeko  bi bertsolarirekin saio bat izan dute. Izan ere, Maddi Aiestaran eta Naia Arrizabalaga bertsolariak etorri dira Almenera eta saio eder bat eskeini digute. Hasieran agur bana bota dituzte bakoitzak, eta ostean haurren laguntzarekin…

Read More

Almeneko LH2koak Ana Jaka idazlearekin

Aurreko astean Almeneko LH2ko ikasleek solasaldia izan zuten Ana Jaka idazlearekin Aretxabaletako liburutegian. Anaren liburu batzuk irakurri eta landu dituzte gelan, “Marimatrakak” esaterako, eta orain idazlearekin solasaldi bat izateko aukera izan dute. Oso gustora egon dira eta ikasleentzat oso aberasgarria da horrelako ekintzak egitea. Eskerrik asko Aretxabaletako liburutegiari eta baita  Ana Jakari ere!

Read More

Iraganetik gaur egunera: Arrasateko bizimoduaren bilakaera aztertzen

DBH 1. mailako ikasleek, ikasturteko azken LAB sozialean, Arrasateko antzinako eta gaur egungo bizimodua alderatzeko aukera izan dute. Garai bateko ohiturak, lan egiteko moduak, aisialdia edota herriko bizimodua nolakoa zen aztertuz, urte hauetan guztietan galdu diren hainbat elementu eta sortu diren beste hainbat berrikuntzaren inguruko hausnarketa egin dute. Ikasleek balantze eta konparaketa lan interesgarria burutu…

Read More

Almeneko LH 3koak Zumaian

Ikasturte amaierako irteera berezia egin dugu Almeneko LH3ko ikasleok, eta Zumaiara joan gara egun bikain bat pasatzera! Iritsi bezain laster, Zumaiako Flysch harrigarriak bertatik bertara ikusteko aukera izan dugu, eta ibilbidetxo polit bat egin dugu inguru horretatik. Ondoren, San Telmo ermitaren magalean indarrak berritu ditugu hamaiketako goxo batekin. Handik, zuzenean Itzuruneko hondartzara jaitsi gara: eguraldia…

Read More

Nola bizi dugu aitatasuna? Saio ireki eta aberasgarria ekainaren 11n Magala espazioan

Nola kokatzen gara aita bihurtzen garenean? Zein da gure lekua? Nola bizi dugu egoera berri hau? Amatasuna eta aitatasuna berdin bizitzen al dira? Zer dagokio nori? Gure Uribarri guneko Magala espazioan galdera hauen inguruan gogoeta egiteko eta esperientziak partekatzeko topagune berezia antolatu dugu. Ikasturte honetako azken saioa izango da hau. Aita izateak goitik behera aldatzen…

Read More

Gure Lanbide Heziketan prestatutako talentua bertako kooperatibetan errotzen da

MONDRAGON Lanbide Heziketa osatzen dugun Lanbide Heziketako ikastetxeetan (tartean Arizmendi Ikastola) trebatutako ikasleek lotura estua eta zuzena dute eskualdeko enpresa eta kooperatibekin. Elkarlan honi esker, gure gela eta tailerretan garatutako talentua bertan geratzen da, inguruko ehun sozioekonomikoa indartuz eta gazteei kalitatezko lan-aukerak eskainiz. Lanbide Heziketaren eta kooperatiben arteko sinergia ezinbesteko zutabea da gure eskualdean. TUlankidek…

Read More

C Gradu berria aurkezteko Ate Irekien Jardunaldia egingo dugu bihar Ferixalekuan

Bihar, maiatzak 27, arratsaldeko 17:30etan, C Gradu berria aurkezteko Ate Irekien Jardunaldia egingo dugu Arrasateko Ferixaleku gunean. Autonomian eta mendekotasunean aditu bihurtzeko aukera berri honen xehetasun guztiak ezagutzera gonbidatzen interesa duen edonor. Gaur egun, sektore soziosanitarioak profil oso zehatzak bilatzen ditu: gorputza zaintzeaz gain, erabiltzaileen adimena eta autonomia ere entrenatzen dituzten profesionalak. Horregatik, Arizmendi Ikastolan…

Read More

Aniztasun funtzionala, bizipenetatik errealitatera

Aniztasun funtzionalari bere tokia emanez hainbat tailer antolatu ditugu Uribarri eta Umezaintza guneetan haurrek  gai honen inguruan hausnartzeko  eta euren bizipenetatik errealitatera gerturatzeko.  Horretarako hainbat dinamika desberdin martxan jarri ditugu; ipuin   kontaketa, begiak estalita eta gurpildun  aulkia erabiliz hainbat jolas egin ditugu… esperientzia desberdinez bizitako arratsaldea izan da! Uribarriko argazkiak Umezaintzako argazkiak

Read More

“Umezaintza anitza” kulturartekotasun jaialdia ospatu dugu

Umezaintzan herrialde ezberdinetako herritarren kultura eta gastronomia ezagutzeko jaia ospatu dugu. Jaiari hasiera emateko  haurrek, “Munduko Loreak” abestiaren ikuskizuna eskaini dute.  Jaian, kultura ezberdinetako familiak parte hartu dute; Marokoarrak, Saharaguiak, Kubatarrak, Irlandesak,  Ekuatore Gineakoak… jaki ezberdinak dastatzeko aukera izateaz gain,  ipuin kontaketa,  gena tailerra, talogintza, txalaparta… izan dituzte. Arratsalde polita pasatu dugu elkarrekin dantza eta…

Read More

Txotxongiloen festa antolatu dute LH 1eko ikasleek

Azken asteotan, 1. mailako ikasleak buru-belarri aritu dira txotxongiloen munduan murgilduta. Irudimena eta sormena bidelagun hartuta, bakoitzak bere txotxongiloa sortu du, material eta ideia ezberdinak erabiliz pertsonaia berezi eta dibertigarriak bizia hartzeko. Behin txotxongiloak prest zituztela, taldeka elkartu eta antzerki txikiak prestatzen hasi ziren. Horretarako, istorioak asmatu, gidoiak sortu eta pertsonaien arteko elkarrizketak landu dituzte.…

Read More