Iraganetik gaur egunera: Arrasateko bizimoduaren bilakaera aztertzen

DBH 1. mailako ikasleek, ikasturteko azken LAB sozialean, Arrasateko antzinako eta gaur egungo bizimodua alderatzeko aukera izan dute. Garai bateko ohiturak, lan egiteko moduak, aisialdia edota herriko bizimodua nolakoa zen aztertuz, urte hauetan guztietan galdu diren hainbat elementu eta sortu diren beste hainbat berrikuntzaren inguruko hausnarketa egin dute.

Ikasleek balantze eta konparaketa lan interesgarria burutu dute, iraganetik gaur egunera gizarteak izan duen bilakaeraz jabetuz eta aldaketa horiek balioan jarriz. Hausnarketa horretatik abiatuta, sorkuntza lan berezi bat osatu dute, teknologia, plastika eta musikako master LABetan ikasitako teknikak uztartuz eta praktikan jarriz.

Egindako lanketa komunitatearekin partekatzeko asmoz, ikasleek euren aitona-amonei aurkezteko aukera izan dute proiektua. Topaketa hunkigarri honetan belaunaldien arteko informazio truke aberasgarria sortu da; gazteek ikasitakoa erakutsi dute, eta aitona-amonek beren bizipen eta oroitzapenak partekatu dituzte. Esperientzia aberasgarri honek iragana eta oraina lotzeko aukera paregabea eskaini die guztiei.

5b0b3af7-4889-447b-abde-985cc2d44c7f