Guneak
28. Ferixia ospatu dugu asteburuan
Eguraldi goxoaren laguntzarekin ospatu ahal izan dugu aurte ere Eskoitzako Ferixia. Herri osoan eragiten duen festa da Ferixia. Azoka koloretsu, bizi eta erakargarria izaten da ardatza; aurten ere, goiz erditik aurrera kaleak jendez bete ziren eta gure herrietako produktuak ikusi, dastatu eta erosi ahal izan zituzten; haur eta gazteek 27 txorimalo eraikitzen jardun zuten; puzgarriak…
Read MoreAlmen 60: Eguna iritsi da!!!!
Aste honetan da egun haundia!!! Aspaldi erabaki genuen ekainaren 13a izango zela egun haundia. Urrun zegoela zirudien, baina bertan daukagu jada.Egitaraua prest dago eta Iruten krosserako izen-ematea ere martxan dago (oraindik ere irekita dago izen-ematea! Animatu!! herrikrosa.eus helbidean daukazu aukera)Ea eguraldia lagun dugun; horrekin borobilduko baitugu ospakizun haundia. Bide batez, pasa den astean argitaratu genuen…
Read MoreDBH 1ekoek Abusu Ikastolakoen bisita izan dute
Gaur DBH1ekoek Bilboko Abusu ikastolako bisita izan dute, Bizi egunen baitan eskutitzen elkartrukea aitzaki hartuta. Egun zoragarria izan da jende berria ezagutu, batera jolastu eta esperientziak elkartrukatzeko aukera paregabea izan dute ikasleek. Segi dezagun Ikastolon arteko sarea ehuntzen!
Read MoreAlmeneko DBH1ekoak: Mitologia; ipuin-kontalari LH 2-3n
Aste honetan DBH1eko ikasleak LH 2eta 3ra joan dira beraiek sortutako mitologiaren inguruko ipuin tematikoak kontatu eta antzeztera. Kultura eta sorkuntza transmisio ariketa polita izan da. Ez dadila haria eten!Hemen eguneko irudiak:
Read MoreKantari Almenen
BAZARAko DBHko ikasleek antolatuta Kantari izan dute LHko ikasleek. Arrakasta handia izan du ekimenak. 30 talde inguruk parte hartu dute, eta 200 ikasle inguruk. BAZARAko ikasleen ekimena izan da, beraiek antolatu dute irakasleekin batera eta antolatzeko gaitasun handia adierazi dute. Bikaina izan da antolaketa eta parte hartzaileek asko disfrutatu dute! Eskerrik asko antolatzaile guztiei!
Read MoreEskoriatzako 28. Ferixarako dena prest daukagu!
Datorren zapatuan, ekainaren 6an, Eskoriatzako herriko plazak eta txokoek urteroko festa giro berezia hartuko dute. Aurten ere, ilusio handiz, Eskoriatzako 28. Ferixie antolatu dugu Arizmendi Ikastolatik, eta gure komunitateko kideak zein herritar guztiak gurekin batera ospatzera gonbidatu nahi ditugu. Eskualdeko eta kanpoko 80 bat postulari elkartuko ditugu goizeko 10:00etatik aurrera; plaza inguruan ibiltzen zaretenok baserriko…
Read MoreEuskal literatura gertutik ezagutzeko aukera Arimazubin
Pasa den astean, Lur Gallastegi, Mari Angeles Garrancho eta Nagore Sanchez idazleak gure ikastolan izan genituen, literatura sustatzeko antolatutako ekimenaren baitan. Bisitaren helburua ikasleen artean irakurzaletasuna eta literaturarekiko interesa piztea izan zen, baita euskal literaturaren ezagutza zabaltzea ere. Saioetan, Gau Beltza liburua izan zuten hizpide Mari Angeles Garranchok eta Nagore Sanchezek. Liburuaren gaia, pertsonaiak eta…
Read MoreUmezaintza guneko 3 eta 4 urtekoak Gairaionera joan gara egun pasa
Ikasturte amaierara iritsi gara eta Umezaintza guneko 3 eta 4 urteko haurrak Garaionera egun pasa joan gara. Egun ederra pasatu dugu bertan, jolas eta dinamika desberdinak eginez eta naturaz gozatuz!
Read MoreJose Aranako 2 urtekoak errota ezagutzera
Aurreko astean irteera oso berezia egin genuen Jose Aranako 2 urteko haurrekin herriko errota ezagutzeko. Goiz pasa ederra egin genuen eta Eskoriatzako errota barruko sekretuak bertatik bertara ikusteko aukera bikaina izan genuen. Normalean itxita egoten den arren, gure txikitxoen bisitarako bereziki zabaldu ziguten; beraz, zorte handia izan genuen! Gure haurrek oso ondo pasatu zuten, asko…
Read MoreIkasturte amiaerako jaialdia ospatu dugu Santa Teresan
Pasa den ostiralean Santa Teresako azken jaialdia ospatu genuen. Giro ezin hobean, ikasturteari amaiera emateko hainbat ekintza berezi antolatu genituen. Batetik, ikasleek eta gurasoek elkarrekin parte hartu zuten zikloka prestatutako jolas eta erronka desberdinetan, une dibertigarri eta atseginak partekatuz. Bestetik, indarrak berreskuratzeko eta elkarrekin tarte lasaia gozatzeko aukera izan genuen, jan eta edanez. Jaialdiari amaiera…
Read More