Jose Aranako 2 urtekoak errota ezagutzera

Aurreko astean irteera oso berezia egin genuen Jose Aranako 2 urteko haurrekin herriko errota ezagutzeko.

Goiz pasa ederra egin genuen eta Eskoriatzako errota barruko sekretuak bertatik bertara ikusteko aukera bikaina izan genuen. Normalean itxita egoten den arren, gure txikitxoen bisitarako bereziki zabaldu ziguten; beraz, zorte handia izan genuen!

Gure haurrek oso ondo pasatu zuten, asko ikasi zuten eta poz-potean etorri ziren bueltan Ikastolara!

Jarraian goiza laburbiltzen duen bideo hau daukazue ikusgai: